ILDO ESTRATEGIKOA

HIRI-ERALDAKETA JASANGARRIA

Bilbao por el desarrollo humano

Bilbo da, zalantzarik gabe, hiri postindustrial bat zerbitzu-hiri modernoa bihurtzeko hiri-eraldaketaren eredurik onenetakoa, eta halaxe aitortu dute behin eta berriz nazioartean. Baina Bilboko hiri-eraldaketak aurrera jarraitu behar du, hiri jasangarriagoa eta orekatuagoa lortzeko.

06 ur garbia eta saneamendua
07 energia irisgarria eta ezkutsagarria
11 hiri eta komunitate jasangarriak
12 ekoizpeneta kontsumo arduratsuak
13 klimaren aldeko ekintza
14 itsaspeko bizitza
15 lehorreko ekosistemetako bizitza
17 helburuak lortzeko aliantza

Honelakoa izan da jendaurreko aurkezpena

Juan Mari Aburtok lanean jardungo du Bilbok gizarte-koehsioan zein giza-garapen jasangarrian aurrera egiten jarrai dezan

Gure programaren helburuak

01

Hiri-esparruan gauzatu beharreko esku-hartze nagusiak

Hirian egin beharreko etorkizuneko hirigintza-eraldaketen oinarriak finkatzea, behar bereziak dituzten auzoetan nahiz hiriko aukera-esparruetan hiri-birgaikuntzari eta berritze-prozesuari jarraipena emanez.

02

Espazio publikoa

Espazio publikoa egokitu eta horren erabilera hobea sustatzea, bertan hiriaren intereseko izaera sozial, kultural eta komertzialeko jarderak eta ekitaldiak garatuz. Ekitaldi hauek behar bezalako oreka lortu beharko dute bizikidetza errazteko eta auzoak dinamizatzen laguntzeko.

03

Jasangarritasuna, ingurumena eta berdeguneak

Hiri-eredu jasangarriagoaren garapenean aurrera egiten jarraitzea, energiaren eta uraren kontsumoa zein hiri-hondakinak murriztuz, eta Eraztun Berdea indartzen eta herritarrak jasangarritasunaren balioan hezten jarraitzea.

Berriak

JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARDUNGO DU BILBOK GIZARTE-KOHESIOAN ZEIN GIZA-GARAPEN JASANGARRIAN AURRERA EGITEN JARRAI DEZAN

JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARDUNGO DU BILBOK GIZARTE-KOHESIOAN ZEIN GIZA-GARAPEN JASANGARRIAN AURRERA EGITEN JARRAI DEZAN

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkategaiak, gaur goizean nabarmendu duenez, “Bilbo da balioen eta Garapen Jasangarrirako Helburuen Europako hiriburua”, eta ildo horretan, Hiriak “Giza-Garapen Jasangarriaren eredu” izaten jarraitzearen aldeko konpromisoa hartu du. Ekitaldian Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko Presidentea, izan da. Gaur goizean Mesedeetako Kaian kokatutako indarkeria matxistaren aurkako muralaren ondoan antolatu den ekitaldian, Juan […]

GEHIAGO IRAKURRI

100 jarduketa baino gehiago
aurreikusi ditugu