Xabier Ochandiano Martínez

1975ean jaio nintzen, Zapi Kaleetan bizi naiz eta hiru seme ditut.

Xabier Ochandiano Martinez

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (Merkataritza Zuzendaritzako espezialitatean).
Egun, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzia eta Bilbao Ekintza sozietateko presidentea naiz.

ZER GUSTATZEN ZAIT?

Musikaren zale amorratua naiz, batez ere operarena eta OLBErena. Bidaiatzea eta kirola ere gustatzen zaizkit.

NOLAKOA NAIZ?

Gertuko pertsona naiz, gauza xumeak gustatzen zaizkit eta oso familiazalea naiz.

ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?

Askatasuna, berdintasuna eta leialtasuna.

ZER DA BILBO NIRETZAT?

Niretzat, Bilbo hiri ireki, kosmopolita eta integratzailea da, Euskadiko ekonomian, enpresa munduan, kulturan eta gizarte-arloan protagonista izateko bokazioa duena.

Bilboko Udalerako hautagaia izatea erantzukizun handia da, baita konpromiso eta ilusio handia ere.

NOLAKO BILBO NAHI DUT?

Bilbo pertsona guztiei bizitza garatzeko aukerak eskainiko dizkien hiri oparoa izatea nahi dut.