Zuzenbidean lizentziatua naiz, Espezialitate Juridiko Ekonomikoan. Politika Publikoen Ebaluazioko diplomaduna.
Karrerako funtzionarioa naiz eta erantzukizunezko hainbat postu bete ditut: Araubide Juridiko eta Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusia, Gizarte Ekintzako Foru Diputatua, Lehendakaritzako Foru Diputatua eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiordea.
2012tik 2015era bitartean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua izan nintzen.
Bilboko Alkatea naiz, 2015az geroztik.
ZER GUSTATZEN ZAIT?
Irakurtzea gustatzen zait, batez ere saiakerak eta eleberriak. Musikarekin erlaxatzen naiz, eta nire estilorik gustukoenak folka, countrya eta euskal musika dira.
Nire zaletasunen artean, beren-beregi nabarmenduko nituzke kirola egitea, hondartzara eta mendira joatea eta mendi-ibiliak egitea.
Athletic ez da zaletasuna, pasioa baizik.
Baina benetan gozarazten didana familiarekin denbora pasatzea da, eta koadrilarekin ateratzea, paseatzera, zerbait hartzera edo txangoak egitera.
NOLAKOA NAIZ?
Balioetan sinesten duen pertsona naiz, solidarioa naiz gaizki pasatzen ari direnekin, eta asko baloratzen ditut zintzotasuna eta onestasuna.
Diziplinatua naiz, egunero ahalegintzen naiz eta talde-lanean sinesten dut.
Egunean egoten saiatzen naiz eta ez dut anbizio handirik, pertsona xumea naiz.
ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?
Erantzukizuna, zintzotasuna, hurbiltasuna, ahalegina, konpromisoa eta elkartasuna.
ZER DA BILBO NIRETZAT?
Erabateko pasioa, jaio eta bizi naizen hiria; eguneroko jardunean gorputz eta arima eskaintzen diodan hiria.
Bilbo harro egiteko moduko hiri erakargarri, moderno, jasangarri eta inklusiboa da, beste hiri batzuentzako eredu eta jarraibidea.
Pertsona bakoitzari dagokion lekua eskaintzen dion hiria, inor atzean utzi gabe; aukeraz betetako hiria, kulturazalea, ilusioaren eragilea, oraina eta etorkizuna dituena.
Bilboko Alkatetzarako hautagaia izatea herritarren zerbitzuan jarduteko aukera da, erantzukizunez eta konpromisoz betea.
Harrotasun handia, eta ilusio handia.
NOLAKO BILBO NAHI DUT?
Eraldatzen jarraitzen duen hiria, gazteei bizi-proiektuak garatzeko, emakumeei gizonekiko berdintasunean bizi eta errespetatuak izateko eta adinekoei bakarrik ez egoteko aukera emango dien hiria.
Hiri irisgarria, solidarioa, garraio jasangarriz hornitutakoa, pertsonentzako espazioak dituena, bizitzeko eta lan egiteko hiri erakargarria, talentua atxiki eta erakartzeko gaitasuna duena, garapen ekonomikoa sustatzen duena.