Marketina eta Enpresa-kudeaketa ikasi nituen. Peñaskal Gizarte Ekimeneko Kooperatiban eta Lanbiden lan egin dut.
Egun, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia naiz.
ZER GUSTATZEN ZAIT?
Irakurtzea gustatzen zait, baita zinema eta bidaiatzea ere.
Athleticekin bibratu eta izugarri gustatzen zait kirola egitea, batez ere larruzko pala.
NOLAKOA NAIZ?
Oso familiazalea, kristaua eta abertzalea.
Nire ustez, pertsona konprometitua eta arduratsua naiz lanean, eta ahaleginerako gaitasun handia dut.
Izaera bizi samarra dudan arren, alaitasuna kutsatzeko gaitasuna duen pertsona alaia naizela uste dut, nire lagunen lagun on-ona.
ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?
Premia edo sufrimendu gehien pairatzen dutenekiko eta justizia sozialarekiko konpromiso aktiboak definitzen nau.
Denbora eta baliabide materialak partekatzeko prest dagoen pertsona solidarioa naiz, zintzoa eta bizimodu kristauarekin bat datorrena.
Ameslaria ere banaiz, eta hobetuz doan mundua dut amets.
ZER DA BILBO NIRETZAT?
Pertsonen kalitatea ardatz duen hiri abegikorra, bizitzeko eta familia-bizitza garatzeko hiri atsegina, bertokoa izatearen harrotasuna sortzen duena.
Azken batean, hauxe da jaio nintzen hiria, nire bizi-proiektua gauzatzeko aukeratu dudan lekua, betiere nire bizitzako pertsonarik garrantzitsuenak aldean ditudala: familia eta lagunak.
NOLAKO BILBO NAHI DUT?
Bilboko Udalerako hautagaia izatea erantzukizun handia da, eta ilusio handia eragiten du Bilboko herritarren zerbitzuan jarduteko eta bereziki zailtasun gehien dituztenei arreta emateko eskaintzen duen aukeragatik.
Bilbok Balioen Agiria oinarritzat hartzea hartu dut.