Zuzenbidean graduatu eta Abokatutzan Sartzeko Unibertsitate Masterra egin dut, baita Zuzenbide Penaleko Espezialistaren Masterra ere.
ZER GUSTATZEN ZAIT?
Irakurtzea gustatzen zait, baita musika eta kirola oro har, eta bereziki, eskia, frontenisa eta mendi-ibiliak egitea.
NOLAKOA NAIZ?
Pertsona zorrotza, exijentea eta tematia naizela uste dut.
Talde-lanak, konpromisoak eta dedikazioak definitzen naute.
Ideiak eta printzipioak oso argi dituen emakume indartsua naiz, neure buruarekiko guztiz leiala.
ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?
Pertsona eskuzabala, atsegina, zintzoa, leiala eta konprometitua naiz.
Nire balioen artean, lana eta exijentzia ere nabarmen daitezke.
ZER DA BILBO NIRETZAT?
Diferentzia markatu eta etengabe aurreratzen eta garatzen ari den hiri handia.
Niretzat harro egoteko moduko aukera da talde handi honetako kidea izatea eta bertan jaio nintzenez geroztik barru-barruan daramadan hiri honen etengabeko garapen eta aurrerabidean laguntzea.
NOLAKO BILBO NAHI DUT?
Bilbok bizi-kalitatea bezalako ezaugarriengatik erreferentea izaten jarraitzea nahi dut enpleguan, ingurumenean, segurtasunean, gizarte-politiketan, osasunean, integrazioan eta bestelako esparruetan, hiriaren esentziari eutsiz.