2015-2019 PROIEKTUA: LEHENTASUNAK

HAUEXEK DIRA DATOZEN 4 URTEOTARAKO LEHENTASUNEZKO JARDUERA-ILDOAK

01

GURE LEHENTASUNAK IZANGO DIRA ENPLEGUA SORTZEA ETA JARDUERA EKONOMIKOA ABIARAZTEA

Gure taldearen goiburua izango da kalitatezko jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea. Ekintzailetza babestuko dugu eta enplegu eta prestakuntza planak garatuko ditugu, eta merkataritzari zuzendutako ildo bereziak landuko ditugu. Sektore ekonomiko berriak bilatuko ditugu Zorrotzaurre eta Zorrotzagana bezalako guneetara inbertsioak eta talentua erakartzeko. Bilbao-Bizkaia marka indartuko dugu turismoa gako nagusi hartuta.

02

PERTSONAK IZANGO DIRA GURE ZERBITZU ETA GIZARTE POLITIKEN PROTAGONISTAK

Bilbon, gizarte solidario eta inklusiboa bultzatuko dugu, inor ez dadila atzean geratu. Bilbao hiri adeitsua da eta nagusiak eta gazteak bizi gara elkarrekin. Aniztasuna, berdintasuna eta lankidetzara irekita izango den komunitatea lortzeko lan egingo dugu.

03

GAZTE-GAZTETATIK BALIOETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA SUSTATUKO DUGU. BILBAO UNIBERTSITATE ETA EZAGUTZA HIRIA IZANGO DA

Herritar prestatuak, parte hartzaileak eta gizartegintzan aktiboak, balio horiek sustatuko dituen hezkuntza ereduarekin. Haurreskoletako plaza kopurua handituko dugu. Gazteekin batera eraikiko dugu gazteentzat eginiko Bilboko hiria.

04

NAZIOARTEKO BILBAO KULTUR MOTOR GISA SUSTATUKO DUGU ETA GURE HISTORIAREN BALIOA AZPIMARRATUKO DUGU

Bilbao nazioarteko eredu eta kultura erakartzeko motorra izango da. Bilbao moderno horretan, gure nortasunaren balioa indartuko dugu eta Euskal Museoa berriztatuko dugu, Alde Zaharraren alde egingo dugun apustu irmoaren ardatza. Aisiarako eta kirolerako gune berriak eratuko dira.

05

HIRI SEGURUA IZATEN SEGITZEKO LAN EGINGO DUGU

Bilbao Estatu osoko hiririk seguruena izatea lortu dugu. Herritarrei ematen dizkiegun zerbitzuak hobetzen jarraituko dugu, udaltzaingo hurbilarekin eta suhiltzaile talde prestatu eta kalitatezkoarekin.

06

BILBOK HIRI ERALDAKETA BERRIA BIZIKO DU

Bilboren bigarren eraldaketa handiari ekingo diogu, egitasmo estrategiko berriekin: Zorrotzaurre, Zorrotzagana, AHT Abandora iristea, Metroko 3. linea, Tranbiaren ibilbidea luzatzea, Termibus berria eta Sabino Arana kalea berriztatzea. Bilbao jasangarria nahi dugu, hiria garbi mantentzeko kanpaina bereziak eginez.

07

BILBOKO AUZO GUZTIETAKO KONEXIOAK ETA IRISGARRITASUNA HOBETUKO DITUGU

Hiribilduko auzo guztietarako iresgarritasun planarekin jarraituko dugu, bereziki ekingo diogu goiko auzoetan, oztopo arkitektonikoak ezabatzeko lanean aurrera egiteko. Hiri garraioaren bidez auzoen arteko konexioak hobetuko ditugu.

aburto

08

AUZOAK IZANGO DIRA BILBAO BERRIAREN BIHOTZAK

Auzoen arteko oreka lantzen jarraituko dugu. Barruti bakoitzean, herritarren parte hartzearen bidez “Auzokide Planak” egiteko jardunbideak garatuko ditugu;150 egitasmo berrirekin. Auzoek protagonismoa izango dute hirian, auzoko bihotzak sustatuko ditugu gune bakoitzeko bizitza soziala, ekonomikoa eta kulturala sustatzeko.

09

BILBAO EUSKALDUNA NAHI DUGU

Euskara, gure hizkuntza ez ezik, elementu integratzailea ere bada gure Bilboko hirian. Euskararen erabilera areagotuko dugu administrazioan, herritarrei ematen zaizkien zerbitzuetan eta gizartean. Ikasteko laguntza bereziak emango ditugu familientzat, gazteentzat eta merkataritzako sektorearentzat.

10

KONTU ZORROTZAK, GARDENTASUNA ETA HERRITARREN PARTE HARTZEA IZANGO DIRA UDALEAN EGINGO DUGUN LANAREN ARDATZ NAGUSIAK

Udala toki irekia izango da, herritar guztiek eskuragarri izango dute udalari dagokion informazioa. Kontu zorrotzak, kudeaketa lan ona, gardentasuna eta modernotasuna izango dira Udalean egingo dugun lanaren ardatz nagusiak. Herritarrekin osatu ditugun kontseiluak eta eztabaida guneak mantenduko ditugu denon arteko ideiak eta iritziak partekatzeko.