Filosofia eta Letretan lizentziatua eta Eusko Jaurlaritzako karrerako funtzionarioa naiz. Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan naiz ikastoletan nahiz sare publikoko ikastetxeetan, eta Miguel de Unamuno BHIko zuzendaria ere izan naiz.
Egun, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Zuzendaria naiz.
ZER GUSTATZEN ZAIT?
Euskal kultura, historia, etnografia eta musika dira nire zaletasunak.
Kulturaren alderdi guztiak ditut gustuko: musika, dantza, artea, zinema, irakurketa… baita kirola, natura eta bidaiak ere.
NOLAKOA NAIZ?
Konpromisoz, optimismoz eta ilusioz betetako pertsona enpatiko eta tematia naizela uste dut.
ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?
Bilbotarren arazo eta beharrei azkar eta eraginkortasunez erantzun ahal izatea da nire helburua.
ZER DA BILBO NIRETZAT?
Bilbo nire etxea da, bizitzeko hiri ezin hobea.
NOLAKO BILBO NAHI DUT?
Bilbo nire etxea da, bizitzeko hiri ezin hobea.Bilbok bizi-kalitaterik handieneko hirien artean jarraitzea nahi dut, eta bizi-kalitate hori handitzeko lan egitea gustatuko litzaidake.
Bilboko Udalerako hautagaia izateak ilusioz betetzen nau, etorkizuneko Bilbo hori eraikitzen laguntzeko eskainiko didan aukeragatik.