Idazkaritzan eta Administrazioan diplomatua naiz, Kulturarteko Gizarte Bitartekaritzako graduondokoa eta masterra ditut. Esku-hartze sozialeko teknikaritzat eta gizarte-laguntzarako zein tokiko garapenerako eragiletzat lan egin dut, besteak beste. AMAFRIKA emakume afrikarren taldeko kide sortzailea naiz.
Egun, Mulisol Elkarteko idazkaria eta Mundo Libre eta Solidario Elkarteko boluntarioa naiz.
ZER GUSTATZEN ZAIT?
Izugarri gustatzen zait bidaiatzea eta zinemara joatea.
NOLAKOA NAIZ?
Pertsona enpatiko eta erresilientea naiz.
ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?
Errespetua, berdintasuna, justizia eta erresilientzia dira bereizten nauten balioak.
ZER DA BILBO NIRETZAT?
Aniztasunaren indarra duen Hiria.
Ohore handia da Bilboko Udalerako hautagaia izatea, euskal herritar berrientzako itxaropena eta etorkizun distiratsua Bilboko Hiriarentzat.
NOLAKO BILBO NAHI DUT?
Denon ekarpena eta garrantzia aintzat hartuko duen Bilbo inklusibo eta askotarikoa dut amets, inor kanpoan utzi gabe.