Filosofia eta Letretan lizentziatua.
Egun, Bilboko Udaleko Zerbitzu eta Bizi Kalitateko Zinegotzia eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko presidentea naiz.
ZER GUSTATZEN ZAIT?
Nire hobby nagusia familiarekin egon eta asteburuko irteeraren bat egitea da. Era guztietako kirolak gustatzen zaizkit, bereziki futbola eta Athletic, nola ez.
Musika ere oso gustuko dut, zuzeneko musika bereziki, baita zuzeneko beste ikuskizun-mota batzuk ere, antzerkia kasu.
NOLAKOA NAIZ?
Atsegina, adeitsua, elkarrizketazalea, diziplinatua eta arduratsua naizela uste dut. Nire bizitzako egunik garrantzitsuenetako bat Bilboko Udaleko zinegotzi kargua hartu nuenekoa izan zen, 2018ko abuztuaren 22a. Oso egun berezia izango da beti niretzat eta nire familiarentzat.
ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?
Nire balioak errespetua, elkartasuna, identitatea, justizia, onena ematea eta gizabidea dira.
Nire barru-barruko balioak familia, lagunak, nire Aberria, Athletic eta Begoñako Amatxu dira.
ZER DA BILBO NIRETZAT?
Niretzat, Bilbo etorkizuna eta ilusioa da.
Ohore handia da Bilboko Udalerako hautagaia izatea, eta erantzukizun handi-handia dakar.
NOLAKO BILBO NAHI DUT?
Bilbok egunez egun hobetzen jarraitzea nahi dut, auzokideek gero eta bizi-kalitate handiagoa izatea, eta aukera berriak sortzen jarraitzea, ekonomiaren zein lanaren ikuspegitik.