Itziar Urtasun Jimeno

1964an jaio nintzen, San Inazion bizi naiz, eta seme bat eta alaba bat ditut.

Itziar Urtasun Jimeno

Arte Ederrak, Zuzendaritzako Idazkaritza eta Animazio Soziokulturaleko ikasketak.
Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteriako koordinatzailea izan nintzen, 2007an Bilboko Udalera iritsi nintzen arte.

Udalaren barruko ibilbidean, Herritarren Arreta eta Partaidetza Saileko eta Berdintasun Saileko Zinegotzia izan naiz, eta egun, Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Zinegotzia naiz.

ZER GUSTATZEN ZAIT?

Izugarri maite dut irakurtzea, izan ere, txiki-txikitatik ikasteko eta inguruan gertatzen dena ulertzeko jakin-min handia izan dut eta liburuak lagun izan ditut haurtzaroaz geroztik.

Aisialdian, tarteka-marteka, pertsona guztien beharrei erantzuten eta gure herria hobetzen laguntzen dut nire alderditik (EAJ-PNV).

Inguratzen nauenarekiko konpromisoak pertsona bezala betetzen nau.

Azkenik, berez hobbya ez izan arren, seme-alabekin eta familia osoarekin egotea da nire zaletasunik handiena. Aisialdia askoz ere gozagarriagoa da familia-giroan, garrantzi handi-handiko zutabea baita nire bizitzan.

NOLAKOA NAIZ?

Nire ustez, pertsona dibertigarria, alaia eta proaktiboa naiz, inguratzen nauen guztiarekin konprometitua.

ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?

Familia, berdintasuna, errespetua eta lankidetza dira nire balioak.

ZER DA BILBO NIRETZAT?

Bilbo da nire hiria, nire seme-alabak jaio eta hazten ari diren lekua, bizitza osoa egin dudan hiria.

Eta San Inazion jaio eta beti auzo honetan bizi izan naizenez gero, Bilbo itsasadarreko kresalaren usaina da, Artiacheko gaileten zaporea eta San Inazio Abesbatzaren musika.

Ohorea handia da Bilbo hobetzearen alde, bilbotarrei laguntzearen alde eta hiriko eskaerak betetzearen alde lan egiteko aukera izatea. Erantzukizun handia da, baina oso zorionekoa naiz aukera hau izateagatik.

NOLAKO BILBO NAHI DUT?

Bilbo munduan erreferentea izatea aurrerapenagatik, modernitateagatik, bizi-kalitateagatik eta giza-garapen jasangarriaren aldeko apustuagatik.