Filologia Hispanikoan lizentziatua naiz, eta Testuen Edizio eta Argitalpenean diplomatua. Bi urte baino gehiago eman nituen Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga Mendekotasunen Prebentzioko aholkulari-lanetan.
Egun, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzia naiz.
ZER GUSTATZEN ZAIT?
Nire zaletasuna, egunez egun ezagutza handitzea da, izan ere, beti nago ikasteko prest. Horrekin batera, kontzertu on batez eta eszenatoki baten gainean gertatzen den ia guztiaz gozatzea gustatzen zait. Baita irakurri eta irakurketak partekatzea, kirola aire zabalean egitea eta Bilbon paseatu eta liburu-dendetan galtzea ere.
NOLAKOA NAIZ?
Konprometitua eta tematia. Entzun eta konponbideak bilatzen saiatzen naiz, eskura ditudan baliabide guztiak erabiliz.
ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?
Konpromisoa eta iraunkortasuna. Nire printzipioen alde borrokatzeko gaitasuna. Enpatia eta une oro gauzen alderdi positiboa ikustea.
ZER DA BILBO NIRETZAT?
Bilbo hiri abegikor eta solidarioa da. Betiere aurrera eginez herritarren ongizatearen mesedetan.
Nire ustez, Bilboko Udalerako hautagaia izatea harro egoteko moduko erantzukizuna da, bilbotarren bizitza hobetzearen alde konpromisoz, ahaleginez eta ilusioz lan egiteko indarra ematen didana.
NOLAKO BILBO NAHI DUT?
Bilbo kohesionatua nahi dut, pertsona guztiei bizi-proiektua garatzeko aukerak eskainiko dizkiena.