Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua, gizarte-langilea eta Protokoloan aditua naiz.
Egun, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Saileko Zinegotzi Laguntzailea naiz.
ZER GUSTATZEN ZAIT?
Arte eszenikoak, musika, paseatzea eta leku berriak ezagutzea dira nire zaletasunak.
NOLAKOA NAIZ?
Enpatikoa eta elkarrizketazalea naizela uste dut.
ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?
Zintzotasuna eta ondo egindako lana dira definitzen nauten balioak.
ZER DA BILBO NIRETZAT?
Niretzat, Bilbo pertsona guztioi dagokigun lekua eskaini behar digun etxea da: irekia, solidarioa eta kohesionatua. Bilboko Udalerako hautagaia izatea harro egoteko moduko erantzukizuna da, erantzukizun handia.
NOLAKO BILBO NAHI DUT?
Bilbok pertsona bakoitzari dagokion lekua eta nahi duen bizi-proiektua egiteko aukera eskaintzea nahi dut.