Iñigo González Mancisidor

1993an jaio nintzen eta Castañosen bizi naiz

Inigo Gonzalez Nancisidor

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean graduatua naiz. Logistika Integraleko Masterra eta Abokatutzan Sartzeko Praktiken Unibertsitate Masterra egin ditut.

Egun, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko teknikari juridikoa naiz.

ZER GUSTATZEN ZAIT?

Athletic Club, irakurtzea, bidaiatzea eta leku eta kultura desberdinak ezagutzea dira nire zaletasunak.

NOLAKOA NAIZ?

Abertzalea naiz, Euskadiren aldeko konpromisoari lotutakoa alegia, eta justizia sozialaren nahiz askatasunen alde lanean diharduen pertsona ireki, hurbil, eskuragarri eta proaktiboa naiz.

ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?

Bizitzaren erronkek ilusionatzen naute, eta pertsona arduratsua naiz nire betebehar eta konpromisoekin. Talde-lanean sinesten dut urrunago iristeko.

Gainera, nire balioen artean, enpatia eta zerbitzu publikorako bokazioa, eta justiziaren eta aukera-berdintasunaren defentsa azpimarratuko nituzke.

ZER DA BILBO NIRETZAT?

Bilbon jaio nintzen eta bertan garatu nahi dut nire bizi-proiektua.
Hauxe da nire familia bizi den hiria eta identifikatzen nauen ingurunea. Era berean, nire Aberriko hiri erreferente eta trakziogilea da, eta horrexegatik, nire lana eta, ahal den neurrian, nire ekarpena garatzeko nahi dudan esparrua.

Harro egoteko moduko erantzukizun ilusionagarria da EAJ-PNVk udal hauteskunde hauetarako aurkeztu duen hautagai-zerrendako kidea izatea.

NOLAKO BILBO NAHI DUT?

Bilbok proiektuz betetako hiri bizia izaten jarraitzea nahi dut, aberastasuna sortu eta banatzen dakien hiri kohesionatua eta abegikorra, guztiontzako lekua duen hiri ireki eta modernoa, bere idiosinkrasia eta tradizioei eutsi eta euskarari protagonismo handiagoa emango diona.