Iñigo Apellaniz Gonzalez

1966an jaio nintzen, Abandon bizi naiz, eta alaba bat eta bi seme-alaba ditut.

Inigo Apellaniz Gonzalez

Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua naiz. Laneko Medikuntzan espezializatua.

Egun, Prebentzio Zerbitzuko medikua naiz.

ZER GUSTATZEN ZAIT?

Athleticekin gozatzen dut, eta pala, urpeko arrantza eta zinema gustatzen zaizkit.

NOLAKOA NAIZ?

Bilbotarrarena egiten dut nonahi. Hizkuntza-azterketa batean, klima-aldaketaren aurkako borrokari buruz hitz egiteko eskatu zidaten, zerbait egiteko garaiz ote gabiltzan. Baietz esan nien, noski, eta Bilbo jarri nuen adibidetzat, txikitan ezagutu nuen hiria eta oraingoa alderatuz, eta gainerakoa erraza izan zen. Kalifikazio ona atera nuen, Bilbok bezalaxe.

Bilbo da nire zero kilometroa.

ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?

Familia, adiskidetasuna eta euskal abertzaletasuna.

ZER DA BILBO NIRETZAT?

Bilbo mugarik gabeko Hiria da. Medikuntza komunitateari laguntzeko asmoz ikasi nuen, eta laguntzen jarraitu nahi dut nire alderdi EAJ-PNVk Bilboko Udalerako aurkeztu duen hautagaitzan parte hartuz.

NOLAKO BILBO NAHI DUT?

Bilbon bizi garen guztiok “Bilbon zein ondo bizi garen” esatea nahi dut, denok batera.