Eider Inunciaga Serna

1984an jaio nintzen, Uribarrin bizi naiz, eta alaba bat eta seme bat ditut.

Eider Inunciaga Serna

Zuzenbidean lizentziatua, espezialitate ekonomikoan, Deustuko Unibertsitatean. Nire ibilbide profesionala Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen Saileko proiektu-teknikari bezala garatu dut.
Egun, BBK Kuna GJHen Etxeko zuzendaria naiz.

ZER GUSTATZEN ZAIT?

Nire zaletasunak korrika egitea, igeri egitea eta mendia dira, eta kirolarekin lotutako edozein jarduera. Bidaiatzea eta nire eskuetan erortzen den edozein testu irakurtzea ere gustatzen zaizkit.

NOLAKOA NAIZ?

Nire ustez, pertsona enpatiko eta positiboa naiz. Beti nago laguntzeko prest eta gauza onak gertatzeko modua aurkitzeko prest.

ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?

Familia bera da niretzat baliorik handiena, hitz horrek dakarren guztiarekin. Baita leialtasuna, maitasuna, enpatia, erantzukizuna, zintzotasuna, pazientzia, onestasuna eta kemena ere.

ZER DA BILBO NIRETZAT?

Niretzat, Bilbo une oro sostengua, maitasuna, segurtasuna, aukerak eta irribarreak eskaini dizkidan babeslekua da. Mundu osoko hainbat hiritan bizi izan naiz, eta Bilbo hiri eredugarria dela esan dezaket, hiri ireki, integratzaile eta oso-oso abegikorra.

Bilboko Udalerako hautagaia izatea harro-harro egoteko modukoa da, Bilborentzat etorkizun bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko prozesuan parte hartzeko aukera emango didan heinean. Nire hiriko herritarren zerbitzuan jarduteko aukera honek ilusioz eta energiaz betetzen nau.

NOLAKO BILBO NAHI DUT?

Bilbon pertsona eta eragile guztiek ahotsa izatea nahi dut, aurreiritziak alde batera utziz, eta elkarrekin lan egin dezatela hiri adiskidetsu, seguru, integratzaile eta aukeraz betetakoa eraikitzeko.