Zuzenbidean lizentziatu, Praktika Juridikoan diplomatu eta Enpresen Aholkularitza Juridikoko Masterra egin dut. 2016tik 2020ra bitartean, legebiltzarkide izan nintzen Eusko Legebiltzarrean.
Egun, Administrazioaren Modernizazioari buruzko aholkularia naiz Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean.
ZER GUSTATZEN ZAIT?
Irakurtzea, bidaiatzea eta hondartzaz nahiz mendiaz gozatzea dira nire zaletasunak. Asko gustatzen zaizkit asteburuak, familiaz eta lagunez gozatzeko aukera ematen didatelako.
NOLAKOA NAIZ?
Pertsona familiazalea, konprometitua eta arduratsua naiz.
ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?
Familia, konpromisoa, leialtasuna eta errespetua.
ZER DA BILBO NIRETZAT?
Bilbo etengabe aldatzen ari den hiri berezi-berezia da. Bilbo nire harrotasuna da.
Bilboko Udalerako hautagaia izatea harro egoteko modukoa da, Bilbon bizi diren pertsona guztien bizitza hobetzen laguntzeko aukera eskaintzen didan neurrian.
NOLAKO BILBO NAHI DUT?
Bilbok hiri konprometitu, ireki eta solidarioa izaten jarraitzea nahi dut.