Ane Miren Ibañez Zugazaga

1972an jaio nintzen eta Txurdinagan bizi naiz.

Ane Miren Ibañez Zugazaga

Zuzenbidean lizentziatua naiz. Hogei urte baino gehiago eman ditut Euskadiko erreferentziazko enpresetan lan egiten, pertsona eta profesional bikainengandik ikasiz, taldeak kudeatuz, eta talentua erakartzen eta atxikitzen lagunduz.

2019az geroztik, Bilboko Udalaren BilbaoTIK enpresa teknologikoko zuzendaria naiz.

ZER GUSTATZEN ZAIT?

Asko gustatzen zait bidaiatzea, turismo gastronomikoa eta termala egitea, museoak eta erakusketak bisitatzea eta gimnasiora joatea.

NOLAKOA NAIZ?

Zerbitzu publikorako bokazioa duen pertsona adeitsu, hurbil, enpatiko, baikor, familiazale, langile, arduratsu eta erabakitzailetzat definitzen dut neure burua.

ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?

Zintzotasuna, leialtasuna, autoexijentzia, erantzukizuna eta eraginkortasuna dira nire balioetako batzuk. Inor atzean ez uztea, nire lehentasuna.

ZER DA BILBO NIRETZAT?

Hiri adimentsu, erakargarri, ireki eta parte-hartzailea, hiri kulturazale, eroso, irisgarri, seguru, inklusibo eta jasangarria, balioetan oinarritutako Bizi Kalitate eta Hiri Eraldaketaren erreferentea, Bilboko Balioen Agiriari jarraiki.

NOLAKO BILBO NAHI DUT?

Bilbok bere balioetan sakontzea nahi dut.

Berrikuntza teknologikoaren poloa izatea, ekonomia erakarri eta lanpostuak sortzeko gaitasuna izatea; merkataritza garatzen eta gizarte-premia berrietara egokitzen jarraituko duen genero-etenik gabeko hiria izatea.

Zorrotzaurreren garapenean aurrera egitea, proiektu honek unibertsitate-hiritzat dugun posizionamendua hobetzen lagunduko digun heinean; eten digitala ezabatu eta gizarte-kohesioa bermatuko duen zerbitzu aurreratuen hiria izatea; kultura herritar guztiei helaraziko dien hiria, lankidetzan, kosorkuntzan eta nazioarteko parte-hartzean sakontzen jarraituko duena, atzerrian “Bilbo” marka indartuz.