Ander Barañano Arrutia

1982an jaio nintzen eta Zorrotzan bizi naiz.

Ander Baranano Arrutia

1982an jaio nintzen eta Zorrotzan bizi naiz.

Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua naiz, eta Lan Harremanetan diplomatua.

Egun, Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa naiz.

ZER GUSTATZEN ZAIT?

Ortua lantzea, mendira naturaz gozatzera joatea, euskal-dantzak egitea, irakurtzea eta bidaiatzea dira nire zaletasunak.

NOLAKOA NAIZ?

Nire kontzientzia politikoa oso modu berezian markatu du bizipen pertsonal batek, Bilbon izandako atentatu baten ondorioak pairatu bainituen. Gertaerak familia-tradiziotik jaso eta bakebidezko bitartekoen erabileran oinarritzen den abertzaletasunaren aldeko konpromiso aktiboa indartu zidan.

Pertsona arduratsua, apala eta konprometitua naiz arlo guzti-guztietan.

ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?

Zintzotasunak, zuzentasunak, apaltasunak eta leialtasunak definitzen naute.

ZER DA BILBO NIRETZAT?

Balio inklusiboak dituen hiria; sustraiak eta ondare historiko-kulturala sakon errespetatuz etorkizunari etengabe begiratzen dion hiria, behin eta berriz eraldatuz eta berrasmatuz.

Bilboko Udalerako hautagaia izatea Euzko Alderdi Jeltzaleko bilbotar batek izan dezakeen harrotasunik handiena da.

NOLAKO BILBO NAHI DUT?

Bilbok hirigintzaren abangoardian dagoen mundu mailako erreferentziazko hiria izaten jarraitzea nahi dut, baina aldi berean, inor atzean uzten ez duen tokiko eta tradizio humanistako ikuspegiari eustea.