Ainhoa Resano Abellán

1974an jaio nintzen, San Adrianen bizi naiz, eta alaba bat eta seme bat ditut.

Ainhoa Resano Abellan

Gizarte-langilea naiz, Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean, eta gizarte-babesaren inguruko gizarte-proiektuen elaborazioari buruzko Familia Bitartekaritzako Graduondokoa dut.

Duela 20 urte baino gehiagoz geroztik karrerako funtzionarioa naiz Bizkaiko Foru Aldundian, eta esku-hartze sozialeko lanak egiten ditut lehen ekintza-lerroan, zerbitzu publiko eta pribatuekin eta hirugarren sektoreko erakundeekin batera.

ZER GUSTATZEN ZAIT?

Kirola, natura eta irakurketa dira nire zaletasunak.

NOLAKOA NAIZ?

Nire ustez, emakume grinatsua, sutsua, positiboa eta gogoetatsua naiz, ikasteko eta egokitzeko gaitasun handia duena.

Oreka emozionala duen emakumea naiz, ondo egindako lanarekin konprometitua eta leiala.

ZEINTZUK DIRA NIRE BALIOAK?

Kristau-sinesbide sendoa dut. Nerabezaroan eta gaztaroan San Felizisimon garatu nuena aisialdiko begirale bezala, eta helduaroan katekista legez Miribillako Elizan.

Ez naiz inoiz besteengan ez pentsatzeko bezain lanpetuta egongo.

ZER DA BILBO NIRETZAT?

Bizi-proiektua gauzatzeko leku zoragarria.

Bilboko Udalerako hautagaia izateak lan egitea dakar, zainduz, mimatuz eta aukerak errazten dituen hiri atsegina sortuz.

NOLAKO BILBO NAHI DUT?

Bilbon, belaunaldien arteko bizikidetzak gazteei nahiz adinekoei kalitatezko bizi-esperientziak garatzeko aukera ematea nahi dut, desorekei eta desberdintasunei erreparatuta.