2015-2019 PROIEKTU: BILBOREN ALDEKO KONPROMISOA
JUAN MARI ABURTO BILBOTAR GUZTIEN ALKATE BIHURTU DUEN KONPROMISOA
Alkategaiak, Bilboko herritar bakoitzarekin, bertan bizi garenon eta kudeatuko duen erakundearen interesak defendatzeko asmoaz bere lana eskaintzeko konpromisoa hartu du, eta baita etnia, genero, ideologia, jatorri edo erlijio arrazoiengatik inolako bereizketarik gabe, guztion alkatea izatearena ere.
Bere taldekideek ere.
PERTSONEN DUINTASUNAREKIN
Hiri honetako bihotza direlako. Eta Bilboren garapenak ezin duelako inor atzean utzi. Horregatik, gure jarduketa guzti-guztiak zuzenduko dira bilbotarren ongizatea bideratzera, arraza, sexua, ideologia, jatorria edota erlijioa direla-eta inolako bereizketarik egin gabe.
BALIOEKIN
EAJ-PNVko udal gobernuak beti zintzotasunez, zuzentasunez, justiziaz, ekitatez eta ahaleginez jarduteko konpromisoa hartzen du. Eta balio horiek udal antolakuntzara eta Bilboko gizarte osora zabaltzeko konpromisoa ere hartzen du.
JARDUERA EKONOMIKOAREKIN ETA ENPLEGUAREKIN
Gure lehentasun nagusia jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea izango da. Horretarako, konprometiturik jarraituko dugu era guztietako jarduerak, proiektuak eta ekimenak bultzatzen eta sustatzen, Bilbao mundu maparen lehendabiziko postuetan egon dadin.
HIRI ZABAL ETA PARTE-HARTZAILE BATEKIN
Guztion alkatea eta gobernu taldea izateko, herritarrek parte hartzeko mekanismoak sendotuko ditugu eta beti jakingo dugu entzuten, hitz egiten, negoziatzen eta akordioak lortzen.
GARDENTASUNAREKIN ETA BIDEZKO GOBERNUAREKIN
Zuzentasunaz eta efizientziaz jardungo dugu udal administrazio hurbil, arin eta eraginkorra eraikitzen jarraitzeko tresna modura. Bilbotarren zerbitzurako.
LANKIDETZAREKIN
Gure ustez, Bilboko pertsonen eta enpresen garapenak gainerako erakundeen inplikazioa eta laguntza behar ditu (bereziki Eusko Jaurlaritzarena eta Bizkaiko Foru Aldundiarena) eta publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza.
BERRIKUNTZAREKIN
Gure izaeratik eta tradizioetatik abiatuz, hiri sortzaile, moderno, abangoardista eta berritzaile baten aldeko apustua egingo dugu, hitzaren esanahirik zabalenean: kultura, gizarte eta ekonomia arloetan.
EUSKARAREKIN
Euskara babestu, bultzatu eta erabiliko dugu, nortasun ezaugarri eta aberastasun gisa.
BIZI KALITATEAREKIN
Bilboz harro gaude. Eta gure hiriaren aldeko harrotasun hori erakutsiko dugu, garbi, seguru, berde, irisgarri eta eroso mantenduz. Lan egingo dugu bizi kalitatea iraunkorki haziz joan dadin.
AUZO GUZTIEKIN
Auzo guztien garapen orekatsua bultzatuko dugu, modu ekitatiboan eta iraunkorrean biziberritzeko. Betiere bizi nahi dugun hirian pentsatuz. Bai eta berton bizi izango direnei utziko diegun ondare eta legatuan ere.