PERTSONAK DIRA BILBOKO PROIEKTU NAGUSIA, JUAN MARI ABURTORENTZAT, EUREN BIZI-KALITATEA ETA ONGIZATEA

PERTSONAK DIRA BILBOKO PROIEKTU NAGUSIA, JUAN MARI ABURTORENTZAT, EUREN BIZI-KALITATEA ETA ONGIZATEA

“Pertsonak dira niretzat Bilboko proiektu nagusia, euren bizi-kalitatea eta ongizatea”. Halaxe iragarri du Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkategaiak zein izango den bere lehentasuna ondorengo agintaldirako. Aburtok aurreratu duenez, bilbotarren bizi-kalitatearen eta ongizatearen alde lan egiten jarraituko du, Bilbo kohesionatu eta inklusiboaren alde, pertsonarik ahulenek eta behar handienak dituztenek etengabe aurrera doan baina inor atzean uzten ez duen hiri honetako partaideak direla senti dezaten.

Txurdinagako Europa Parkean, Juan Mari Aburtok argi utzi du zein den berarentzat “proiekturik handiena eta garrantzitsuena: pertsonak. Pertsona guztien oinarrizko eskubideak bermatzea eta hiri moderno eta kohesionatua eraikitzen jarraitzea. Bilbo balioez ereitea, horiek baitira hiri osoaren hazirik baliotsuena”.

Txurdinagako Europa parkea.
Txurdinagako Europa parkea.

Hautagai jeltzaleak gogoratu duenez, azken agintaldian etengabe lan egin dute Bilboko gizarte-zerbitzuak indartzen eta hobetzen jarraitzeko; adibidez, adinekoei zuzendutako programa berrien bitartez, horien bakardadea prebenitu edo gainditzeko edota Aholkularitza Juridikoa eskaintzeko. Horrekin batera, Gizarte Larrialdiko Laguntzen erabateko estaldura bermatu eta Gizarte Politiken aldeko Itun berria abiarazi dute, pertsona guztien beharrei erantzuteko 46 neurri zehatz jasoz, bereziki umeei, emakumei eta lankidetzari arreta emanez, besteak beste.

Aburtok datozen lau urteetarako gogoan darabilen helburua ere iragarri du: “gure gizarte-zerbitzuen kalitatea indartzea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemarako sarbide bezala. Pertsonak ardatz dituen arreta bermatzea esku-hartze sozialaren abangoardian, eta gizarte proiektu eta ekintzetan ere hiri erreferentea izatea.” Izan ere, Juan Mari Aburtok eguneko 24 orduetan lan egiten du “umeak, adinekoak, emakumeak eta pertsona guzti-guztiak zaindu eta babesten dituen eta harro sentiarazten gaituen Bilbo solidario eta parte-hartzailea lortzeko.”