JUAN MARI ABURTOK IGANDEAN BOTOA EMATERA JOATEKO ESKATU DU ETORKIZUNEKO BILBO ABIAN JARTZEKO: MUNDUKO HIRIRIK ONENA!

JUAN MARI ABURTOK IGANDEAN BOTOA EMATERA JOATEKO ESKATU DU ETORKIZUNEKO BILBO ABIAN JARTZEKO: MUNDUKO HIRIRIK ONENA!

Bilboko Areatzan egin da gaur arratsaldean EAJ-PNVren kanpainaren amaierako mitina, eta ehunka alderdikide eta alderdizale elkartu dira bertaratutakoen artean. Ekitaldi hunkigarria izan da, barre egiteko nahiz eskerrak emateko uneak izan dituena, jeltzaleek azken hilabeteotan egin duten lan handia ospatzeko. Euzko Alderdi Jeltzalearen barruko kargudunen artean, Andoni Ortuzar EBBko Presidentearen eta Itxaso Atutxa BBBko Presidentearen presentzia nabarmendu behar da. Bestalde, kargudun publikoen artean, Iñigo Urkullu Lehendakariarekin eta Sailburuekin batera, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako Ahaldun Nagusigaiak eta udal guztietako alkategaiak bertaratu dira; hauen artean, hiru euskal hiriburuetako (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) alkatetzetarako hautagaiak.

Bilboren izenean, Juan Mari Aburto Alkate eta alkategaiak parte hartu du, kanpaina amaitzeak pena ematen diola aitortuz. Jendaurreko agerraldian, oraindik indarrak dituela frogatuz, eskerrak eman dizkie Hiriko EGIkideei eta Alderdikideei aste hauetan egindako lanagatik, zeregin horietan erabili duten estiloa nabarmendu duelarik: “hitz bat bestea baino ozenago esan gabe. Lan eta lan, egun-egunero. EAJren estiloan. Gure proiektuarekin aurrera jarraitzeko” eta, gaineratu duenez, “Bilbok Munduko Hiririk Onena izaten jarrai dezan”.

Aburtok kanpaina nola joan zaion azaldu du: “auzoak bisitatuz, gure programako proposamenak azalduz, nire koaderno gorrian oharrak hartuz, eta eskaerak egiteko, hobekuntzak iradokitzeko nahiz animoak emateko hurbiltzen zitzaizkigun pertsona guztiekin hitz eginez eta entzunez”. Aitortu duenez, “esperientzia zoragarria izan da. Gu geu, EAJkoak, hitzeko pertsonak gara. Ez dugu engainatzen. Ez dugu inor bazterrean uzten. Eta ez dizuegu huts egingo Bilboren interesak defendatzeko ahaleginean”.

Egun hauetako beste ekitaldi guztietan bezalaxe, Juan Mari Aburtok gogoratu du bere helburu nagusi eta bakarra “bilbotarren bizi-kalitatea hobetzea dela, Bilboko Auzo guzti-guztietan, eta Enplegu gehiago, Jarduera Ekomiko gehiago eta Merkataritza gehiago lortzea. Hau baino ez da nire konpromisoa, eta nire taldearena”.

Alkateak igandean botoa ematera joateko animatu du. Juan Mari Aburtok udal, foru eta Europako hauteskunde hauetan parte hartzeko eskatu die bilbotarrei, Etorkizuneko Bilbo gauzatu ahal izateko, eta horretarako, eguneroko lana eskaini die –atsedenik gabe, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan–: “EAJ-PNVtik Bilbok hazten jarraitzea nahi dugu, eta Munduko Hiririk Onena bihurtzea. Izan ere, Bilbok mugitzen gaitu. Bilbok bat eginik”.

EAJ-PNVren kanpainaren amaiera.
EAJ-PNVren kanpainaren amaiera.