JUAN MARI ABURTOK EGONKORTASUNA, ZIURTASUNA, ERANTZUKIZUNA ETA KONFIANTZA OINARRI DITUEN UDAL GOBERNUA ESKAINI DIO BILBORI

JUAN MARI ABURTOK EGONKORTASUNA, ZIURTASUNA, ERANTZUKIZUNA ETA KONFIANTZA OINARRI DITUEN UDAL GOBERNUA ESKAINI DIO BILBORI

EAJ-PNVren eredua da nagusi Euskadiko udalerri bakoitzean eta lurralde bakoitzean. Kudeaketa ona, balioetan ondutako taldeak eta konpromisoa dira Euzko Alderdi Jeltzaleak igande honetako hauteskundeetara aurkeztu dituen taldeen gakoak. Halaxe adierazi dute gaur goizean EAJ-PNVren Bilboko, Donostiako eta Gasteizko alkatetzetarako hautagaiek, Nueva Economía Forumak antolatutako topaketan. Informazio gosari honetan, euskal gizartearen hainbat sektore profesionaletako ordezkari eta kazetari ugariren aurrean, Juan Mari Aburtok, Eneko Goiak eta Gorka Urtaranek hauteskunde-programetan zehaztuta dauzkaten proposamen eta ekimen nagusien berri eman dute.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta EAJren alkategaiak nabarmendu duenez, hauxe izango da bere helburu nagusia ondorengo agintaldirako: “Bilboko emakumeen eta gizonen bizi-kalitatea hobetzea, Bilboko auzo guzti-guztietako bizi-kalitatea hobetzea, eta enplegu gehiago lortzea, egonkorra eta kalitatekoa, baita jarduera gehiago ere, inbertsioak eta enpresak erakartzeko, eta merkataritza gehiago, gure kaleetako bizitza suspertzeko eta ekintzaileen etorkizuna bermatzeko”.

Juan Mari Aburto Nueva Economía Forumean.
Juan Mari Aburto, Andoni Ortuzar, Gorka Urtaran eta Eneko Goia, Nueva Economía Forumean.

Aburto Alkateak Bilborentzako konpromisoak eta etorkizuneko proiektuak zehaztu ditu, eta “elkarrizketa eta akordioak gustuko dituen gizona” dela adieraziz, konfiantza eskatu die berriz ere bilbotarrei, Bilbon egonkortasuna, ziurtasuna, erantzukizuna eta konfiantza oinarri dituen udal gobernua finkatzeko.