JUAN MARI ABURTOK BILBOREN ALDEKO 10 KONPROMISOAK IRAGARRI DITU

JUAN MARI ABURTOK BILBOREN ALDEKO 10 KONPROMISOAK IRAGARRI DITU

“Bilbok mugitzen gaitu. Bilboko auzo guztiek mugitzen gaituzte. Eta Bilboko pertsona guztiek mugitzen gaituzte”. Adierazpen irmo honen bidez, oraingo Alkate eta berrautaketarako hautagaiak Bilboren alde eta bilbotarren alde hartu dituen 10 konpromisoak eman ditu ezagutzera. Juan Mari Aburtok aintzakotzat hartuko du erronken dekalogo hau bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko.

Adierazpen hauek gaur goizean egin ditu Bilboko Udaletxearen eraikin nagusiaren aurrean, Bilbok hamarretik hamarreko hiria izaten jarraitzea helburu duten konpromiso horiek azaltzeko antolatutako ekitaldiaren barruan. “Hiriak mundu mailako erreferentea eta bilbotarrentzako harrotasuna izaten jarraitzea da dekalogo honen lehentasunezko helburua”, adierazi du.

Pertsonak, auzoak, enplegua eta ekonomia, ingurumena, garraioa, gazteak, segurtasuna, kultura, euskara, eta kudeaketa ona, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea dira Juan Mari Aburtoren lehentasunak, eta halaxe jaso dira EAJ-PNVren Hauteskunde Programan. Herritarrek maiatzaren 26an hautetsontzietan EAJren proposamena hautatzen baldin badute, konpromiso horiek Bilboko Udalaren etorkizuneko Gobernu Programan sartuko dira.

Juan Mari Aburtok Bilboren aldeko 10 konpromisoak iragarri ditu gaur goizean egin ditu Bilboko Udaletxearen eraikin nagusiaren aurrean.