JUAN MARI ABURTOK 100 JARDUKETA BAINO GEHIAGO ZEHAZTU DITU HAUTESKUNDE PROGRAMAN BILBOKO AUZOETARAKO

JUAN MARI ABURTOK 100 JARDUKETA BAINO GEHIAGO ZEHAZTU DITU HAUTESKUNDE PROGRAMAN BILBOKO AUZOETARAKO

EAJ/PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak ondorengo agintaldian Hiriko auzoetarako aurreikusita dauden ekintzak izan ditu hizpide gaurko agerraldian. Auzoak dira Juan Mari Aburtoren hauteskunde-programaren ardatz nagusietako bat, eta adierazi duenez, “gure erronka, Bilbo mundu osoan ezagutzera eman duen eraldaketa auzo guztietara eramatea da, proiektu eta ekintza zuzenen bitartez.”

Juan Mari Aburtok gogoratu duenez, azken lau urte hauetan Barruti guztietan zehar ibili da “koaderno gorria” aldean zuela Bilboko auzo guztiak sakon ezagutzeko, “nolako beharrak zituzten eta gauzatu beharreko hobekuntza-lanak jasotzeko, auzokideen emandako iradokizunak kontuan hartuz”, eta horren harira ziurtatu du aurrerantzean ere “auzo guzti-guztien alde” lanean jarraituko duela, “bakoitzaren izaera eta bereizgarritasunak aintzat hartuz, izan ere, guztiak dira Bilbo, ez dago lehen mailako edo bigarren mailako auzorik”.

Ildo horretan, Aburtokauzoetarako 100 jarduketa baino gehiago abian jartzeko asmoa iragarri eta auzo guzti-guztietan gauzatuko diren 10 neurri aurreratu ditu, ondoko gai hauen inguruan: irisgarritasuna (igogailu gehiago jarriz, espaloiak egokituz, oztopo arkitektonikoak kenduz eta garraio-sarea hurbilduz); hurbiltasunezko merkataritza; kultura, kirol eta aisialdiko jarduerak; berdegune eta umeentzako estalitako jolasgune gehiago; argiztapena eta argiteria; wifi sarea handitzea; aparkalekuak; bizikletak hartzeko gune gehiago eta Udaltzaingo komunitarioa garatzea. Konpromiso hau Zorrotzan eman du ezagutzera, izan ere, aitortu duenez, auzo hau “maiuskulaz idatzita” dago bere koaderno gorrian FEVEren trenbidea lurperatzeko proiektuaren ondorioz. “Konpromiso aktibo hori aurrera aterako dugu, trenbidea lurperatuko dugu eta ez naiz geldirik egongo helburua lortu arte”, esan du.

Bilboko auzoetarako aurreikusita dauden ekintzen aurkezpena, Zorrotzan.
Bilboko auzoetarako aurreikusita dauden ekintzen aurkezpena, Zorrotzan.
Bilboko auzoetarako aurreikusita dauden ekintzen aurkezpena, Zorrotzan.