JUAN MARI ABURTO: “LANEAN JARRAITUKO DUT PERTSONA GUZTIEN ALDE, AUZO GUZTIEN ALDE ETA BILBON JARDUERA EKONOMIKOA, ENPLEGUA ETA MERKATARITZA HAZTEAREN ALDE”

JUAN MARI ABURTO: “LANEAN JARRAITUKO DUT PERTSONA GUZTIEN ALDE, AUZO GUZTIEN ALDE ETA BILBON JARDUERA EKONOMIKOA, ENPLEGUA ETA MERKATARITZA HAZTEAREN ALDE”

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak Bilboko Udalerako hautagai-zerrenda aurkeztu du gaur Areatzan. Hautagai jeltzaleak aitortu duenez, indartsu, pozik eta ilusioz beteta dago, eta batez ere, “den-dena Bilboren alde emateko prest. Eta bilbotar guztiekin, bilbotar guztientzat eta bilbotar guztien mesedetan egin behar dugu”. “Pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzuak dituen hiri berri, aktibo, moderno eta erakargarria diseinatzeko prest gaude.” Horretarako, Aburtok Agintaldi honetan Hiriko Alkate bezala ardatz izan dituen hiru balio nagusiak eskaini ditu berriz ere: “Hurbiltasuna, Konpromisoa eta Erantzukizuna. Eta beste, nik neuk sortutakoa: Lana, Lana eta Lana. Urteko 365 egunetan. Eguneko 24 orduetan. Hori da Bilboko Alkatea izatea. Honelakoa naiz ni: Juan Mari Aburto Rike.”

Ildo horretan, Juan Mari Aburto helburu handi bati oratuta agertu da Bilboko gizartearen aurrean: “Lanean jarraitzea pertsona guztientzako eta auzo guztientzako Bilboren alde eta jarduera ekonomikoa, enplegua eta merkataritza haztearen alde. Zuen bizi-kalitatea hobetu eta Bilboren etorkizuna diseinatu nahi dugu”. Adierazi duenez, “etorkizuna bihar da, baita ondorengo belaunaldiena ere, 2030ekoa, 2050ekoa eta ondorengoaren ondorengoa”.

Ekitaldian, Aburtorekin batera agertu dira etorkizuneko udal taldea osatuko duten emakumeak eta gizonak, udal kudeaketarako prestakuntzaz eta esperientziaz hornitutakoak. Juan Mari Aburtok honelaxe aurkeztu du bere burua: “% 100 EAJren estilokoa. Eta ohore osoz!!!”. Eta lantaldeaz hitz egitean, “Eskarmentua eta Gaztetasuna uztartzen dituen taldea” dela esan du, “talde Prestatua, Zintzoa eta Konpromisoduna. Balio sendoetan trebatutako talde euskalduna, Bilbokoa izatearen eta gure auzoetakoa izatearen harrotasunari atxikitakoa. Bilbotar guzti-guztien zerbitzura lanean jarraitzeko eta ahalegin eta ardura osoz jarduteko prest dagoen taldea. Gure auzokideei entzunez une oro.”