JUAN MARI ABURTOK EMAKUME ETA BERDINTASUNAREN SAILA SORTUKO DU BILBO ERREFERENTE BIHURTZEKO

JUAN MARI ABURTOK EMAKUME ETA BERDINTASUNAREN SAILA SORTUKO DU BILBO ERREFERENTE BIHURTZEKO

Pertsonak dira El objetivo que va a marcar la hoja de ruta de Juan Mari Aburtok datozen lau urteetarako ibilbide-orrian zehaztua duen helburu nagusia. Halaxe adierazi du gaur goizean EAJ/PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak Errekaldeko Plazan, berdintasunaren arloko proposamenak aurkezteko egindako ekitaldian. Hurrengo agitaldirako proposamen horien artean, berritzaileena Emakume eta Berdintasunaren Sail bakarraren sorrera izango da. Aburto Udaleko lantaldean kide izago dituen emakumeekin batera agertu da, eta aurrerapen moduan argi utzi du ondorengo lau urteetan, emakume horiek “pisu handia izango dutela Udalean, eta erantzukizun handiko postuak”.

Bere koaderno gorrian azpimarratuta jaso dituen balioetako bat emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna lortzea da, “maiuskulaz idatzitako berdintasuna, maila guzti-guztietan”. Horren harira adierazi du “Bilbon mundua mugiaraziko dugula berdintasuna egiazkoa eta eraginkorra izan dadin, politika publikoen bitartez, kanpainak, ekintzak eta prebentzioa landuz… eta horma sendoak eraikiz erasotzaile guztien kontra.”

Aburtok gogoratu duenez, Bilboko Alkatearen karguan egindako lau urte hauetan, lan handia egin da, batez ere indarkeria martxista esparru guztietatik ezabatzeko. “Ez beti da ez, etxean, kalean, eskolan, enpresan… BILBON, EZ BETI DA EZ”, aldarrikatu du.

“Eta, batez ere –gaineratu du hautagai jeltzaleak–, arretarik onena bermatzea genero nahiz etxeko indarkeriaren biktimentzako arreta zerbitzua behar duten emakume eta adingabeei, gizarteratzeko nahiz laneratzeko eta etxebizitzarako sarbidea izateko laguntza berezia emanez. Izan ere, Bilbon ez dugu nahi pobreziak emakume izena izatea”.

Jendaurreko agerraldia amaitzeko, Juan Mari Aburto Bilboko emakumeei zuzendu zaie: “Bilboko emakumeek Bilbokoak izatearen harrotasuna sentitzea nahi dugu. Izan ere, berdintasuna gizon eta emakumeen kontua da, bat-eginik lortu beharrekoa. Talde honekin eta beti zuekin. Bilbo emakumeekin mugitzen da”.

Aburto bere taldearen emakumeekin Errekalden, gaur goizean.
Aburto bere taldearen emakumeekin Errekalden, gaur goizean.