Juan Mari Aburto 500 pertsonarekin baion gehiagorekin elkartu da Bilboko 8 Barrutietan antolatutako topaketetan

Juan Mari Aburto 500 pertsonarekin baion gehiagorekin elkartu da Bilboko 8 Barrutietan antolatutako topaketetan

Urtarrilean eta otsailean, Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkategaia hainbat lan-topaketatan izan da, Hiriko zortzi Barrutietako bilbotarren ordezkaritza zabal batekin batera.

Urte hauetan egindakoaz hitz egiteko eta, batez ere, bilbotarren kezkak eta proposamenak entzuteko asmoz, Juan Mari Aburtok deitutako bilera hauetan, Bilboko auzo guztietako 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, auzo nahiz merkatari elkarteak, enpresariak eta ekintzaileak, gazteak eta adinekoak, emakumeak eta gizonak tarteko direla. Hiriko bizilagunek zorionak eman eta hobetzeko iradokizunak egin dituzte, eta behar eta ekarpen horiek guztiak EAJ-PNVko taldeak jaso eta aintzat hartu ditu Bilbori proposatu nahi dion datozen lau urteetarako hauteskunde programa osatzeko.

Horren harira, Aburtok argi utzi du: “entzute aktiboan sinesten dut. Nik, Alkate eta hautagai bezala, eta zinegotzigaiek ere, entzun eta arreta eman behar diegu amets bat, ilusio bat, arazo bat edo iradokizun bat duten pertsona guztiei. Hurbiltasuna eta entzute aktiboa. Hauexeek dira gure ezaugarriak. Orain, herritarrei entzun eta esandakoak koaderno gorrian idatzi ondoren, lanean jarraitzeko garaia da. EAJ-PNVn, pertsonak, auzoak eta jarduera ekonomikoa ardatz dituen hauteskunde programa prestatu dugu.”