Oihane Agirregoitia Martínez

1980ean jaio nintzen, Zazpi Kaleetan bizi naiz eta 2 seme-alaba ditut

oihane-agirregoitia-big

Antolaketako Ingeniaria. Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzia (egun).

ZALETASUNAK

  • Musika entzutea
  • Goizean luzatze-ariketak egitea
  • Familiarekin Athleticen partidak edo filmak ikustea
  • Goizeko lehen orduan hondartzan zehar bakarrik paseatzea

DEFINITZEN NAITUEN HITZA EDO ESALDIA

Ekarpenak egitea gustatzen zait, ikastea eta gehitzea; gauzan ondo egitea eta hobetzea. Batzuetan, egonezin samarra naiz eta horrek akatsak egitera bultzatzen nau. Ondoren, akats horiek aztertzen ditut hobetzen jarraitzeko.

NIRE BALIOAK

  • Konprometitua eta ahaleginerako eta sakrifiziorako gaitasunarekin
  • Zuhurra
  • Positiboa eta laguntzailea

ZER DA BILBO NIRETZAT

Nire etxea, nire familiaren eta lagunen etxea. Hiri honek bizi-kalitatea eta gazteen ilusioa pizteko moduko etorkizuneko aukerak eskaintzeko gaitasuna du. Hiri “txikia” tamainaz, baina “handia” edukietan, maila globalean lehiatzeko modukoa. Jendea da hiri honen bereizgarria, eta jende hori mugiarazten duten balioak.