Koldo Narbaiza Olaskoaga

1961ean jaio nintzen, Indautxun bizi naiz eta bi seme-alaba ditut

Euskara eta Hezkuntzako Zinegotzia. Kultura Kudeatzailea.

ZALETASUNAK

  • Era askotako ikuskizun artistikoen kontsumitzaile sutsua naiz, aisialdia eta lana uztartzeak dakarren zorte onaz baliatuta, eta gehiago makurtzen naiz klasikoa deritzon musikaren aldera.
  • Era berean, oso gustagarri ditut izaera kulturaleko bidaiak (ondarea, erakusketak) eta mendian zehar nahiz senderismoaren laguntzaz naturarekin harremanetan jartzea.
  • Motorrarekin kilometroak egitea gustatzen zait eta Athleticen alineazio propioa egina dut.

DEFINITZEN NAITUEN HITZA EDO ESALDIA

Txinbo hutsa naizela uste dut, igorri didaten kulturarekin konprometitua eta korronte berrietara irekia. Erabakitzeko eskubidearen alde borrokatzen naiz.

NIRE BALIOAK

Oso konprometitua lanean, Nazio bezala dauzkagun indarrak eta bereizgarritasunak zabaldu eta ezagutzera emateko, eta igorri didaten kulturarekin ere konprometitua.

ZER DA BILBO NIRETZAT

Maileguan hartu dut Unamunoren bilbotartasun erradikalaren neurria ematen duen “Rimas de dentro” poesia-saileko bertso hau: “… haurrideok, gizakiak gara guztiok, mundu osoa Bilbo handiagoa baino ez da”.