Juan Mari Aburto Alkategaiak eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidenteak lan saioan elkartu dituzte EAJ-PNVren Bilboko hautagaiak, Miren Araneta eta Jon Andoni Atutxa BBBko burukideak eta Alderdia Bilbon osatzen duten hamahiru uri erakundeen ordezkariak.
EAJ-PNVren Bilboko taldeak agintaldian egindako ekintzen balantzea egin dute. Horren harira, Aburtok gogoratu dio bere taldeari “agintaldia ez dela amaitu eta, ondorioz, lanean jarraitu behar dugu, izan ere, Bilboren alde egiten dugun lanak aurrera jarraitu behar du. Bilbo ez da behin ere gelditzen. Egun-egunero, erantzuna eman behar diegu bilbotarren premia berriei”. Horrela, Alderdiak 2015ean aurkeztu zuen hauteskunde-programaren betetze-mailari buruz lan egiteaz gain, bilbotarrei helaraziko dieten datozen lau urteetarako proiektua eztabaidatu dute.
Sabin Etxean egindako bilera honetan, Juan Mari Aburtok hauteskunde-programaren ildo estrategikoak zehaztu eta Bilboren etorkizuneko gakoak eta konpromisoak partekatu ditu hautagaiekin. Era berean, taldeak maiatzeko agenda antolatu du, baita hauteskunde-kanpainarako aurreikusitako ekitaldiak ere.
Lanean dihardugu orain Bilboren etorkizuna prestatzeko. Lema horri jarraiki, duela egun batzuk lan-saioa egin genuen Itxaso Atutxaren gidaritzapean. Oraingo agintaldian egindako ekintzen balantzearekin batera, 2019-2023ko hauteskunde-programaren konpromisoak eta ildo estrategikoak zehaztu genituen.