EAJ-PNVk Juan Mari Aburto Rike Bilboko alkategaitzat aukeratu du

EAJ-PNVk Juan Mari Aburto Rike Bilboko alkategaitzat aukeratu du

EAJ-PNV Bilbon osatzen duten 13 uri erakundeek Juan Mari Aburto Rike egungo Alkatea berretsi dute datozen lau urteetarako Alkategaia izan dadin.

Barruko hauteskunde-prozesuaren ondoren, Hiriko afiliatu jeltzaleek Aburto aukeratu dute berriz ere maiatzaren 26ko hauteskunde-prozesuan Bilboko hautagai-zerrendako buru izan dadin. Prozesu honetan, Aburtorekin batera Bilboko Udalerako zinegotzigaiak izango diren pertsonak ere hautatu dituzte.

Bestalde, Bizkaiko Herrialde Batzarrak Batzar Nagusietarako hauteskundeetan EAJ-PNV ordezkatuko duten pertsonak aukeratu ditu: Unai Rementeria Maiz eta Ana Otadui Biteri, Bizkaiko Ahalgun Nagusigai eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidentegai bezala, hurrenez hurren.

Bizkaia osatzen duten lau hauteskunde-barrutien artean, Rementeria Busturia-Uribeko zerrendaburu izango da, eta Otadui Durango-Arratiakoa. Beste bi barrutietako zerrendaburuak Ibone Bengoetxea Otaolea (Bilbo) eta Imanol Pradales Gil (Enkarterri) izango dira.