EAJ-PNVk Bizkaiak aurrera egiten jarraitzeko taldea aurkeztu du

EAJ-PNVk Bizkaiak aurrera egiten jarraitzeko taldea aurkeztu du

“Euzko Alderdi Jeltzalea eginbeharrak eginda aurkeztu da berriro ere gizartearen aurrean, herritarrei herri bakoitzean duen onena eskaintzeko asmoz. Izan ere, hori da egin behar duguna, herri honekin hartu dugun konpromisoa”. Halaxe adierazi du Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidenteak, EAJ-PNVk maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetarako proposatuko dituen Bizkaiko hautagaien aurkezpenean.

Euskalduna Jauregian antolatutako ekitaldian, Lurralde osoko hautagai jeltzaleen ordezkaritza zabala elkartu da. Horien artean zeuden Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta hautagaia; Ana Otadui, Batzar Nagusietako Presidentea; eta Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea eta hautagaia. Azken honek garrantzi handikotzat jo du Bilbo-Bizkaia batasuna, “Juan Mari eta Unai Rementeriaren arteko bat-egitea, Juan Mari eta Ana Otaduiren artekoa, Bilboren eta Bizkaiko edozein herriren artekoa. Bat eginda gehiago eta indartsuagoak gara”, ziurtatu du Aburtok.

Bere kasuan, Bilboko Alkategaiak orain arte bezala jarraitzea eskaini die bilbotarrei, “hurbiltasunez, konpromisoz eta erantzukizunez, eta horrekin batera, “lana, lana eta lana, urteko 365 egunetan lan eginez herritarren zerbitzuan”.