Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta EAJ-PNVren berrautaketarako hautagaiak Santutxu aukeratu du auzoei buruz eta irisgarritasunaren hobekuntzari buruz hitz egiteko. Izan ere, hori da datozen lau urteetan gainditu nahian dabilen erronka nagusietako bat, oraingo agintaldian jorratutako bideari jarraiki, eta horren harira zera ziurtatu du: “auzoetan buru-belarri sartzen jarraitu nahi dugu, batez ere irisgarritasunaren arazoak konpontzeko”. […]
Auzoak
JUAN MARI ABURTOK 100 JARDUKETA BAINO GEHIAGO ZEHAZTU DITU HAUTESKUNDE PROGRAMAN BILBOKO AUZOETARAKO
EAJ/PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak ondorengo agintaldian Hiriko auzoetarako aurreikusita dauden ekintzak izan ditu hizpide gaurko agerraldian. Auzoak dira Juan Mari Aburtoren hauteskunde-programaren ardatz nagusietako bat, eta adierazi duenez, “gure erronka, Bilbo mundu osoan ezagutzera eman duen eraldaketa auzo guztietara eramatea da, proiektu eta ekintza zuzenen bitartez.” Juan Mari Aburtok gogoratu duenez, azken lau urte hauetan […]
JUAN MARI ABURTOK BILBOREN ALDEKO 10 KONPROMISOAK IRAGARRI DITU
“Bilbok mugitzen gaitu. Bilboko auzo guztiek mugitzen gaituzte. Eta Bilboko pertsona guztiek mugitzen gaituzte”. Adierazpen irmo honen bidez, oraingo Alkate eta berrautaketarako hautagaiak Bilboren alde eta bilbotarren alde hartu dituen 10 konpromisoak eman ditu ezagutzera. Juan Mari Aburtok aintzakotzat hartuko du erronken dekalogo hau bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko. Adierazpen hauek gaur goizean egin ditu Bilboko Udaletxearen […]
JUAN MARI ABURTO: “LANEAN JARRAITUKO DUT PERTSONA GUZTIEN ALDE, AUZO GUZTIEN ALDE ETA BILBON JARDUERA EKONOMIKOA, ENPLEGUA ETA MERKATARITZA HAZTEAREN ALDE”
Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak Bilboko Udalerako hautagai-zerrenda aurkeztu du gaur Areatzan. Hautagai jeltzaleak aitortu duenez, indartsu, pozik eta ilusioz beteta dago, eta batez ere, “den-dena Bilboren alde emateko prest. Eta bilbotar guztiekin, bilbotar guztientzat eta bilbotar guztien mesedetan egin behar dugu”. “Pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzuak dituen hiri berri, aktibo, moderno eta erakargarria […]
Juan Mari Aburto 500 pertsonarekin baion gehiagorekin elkartu da Bilboko 8 Barrutietan antolatutako topaketetan
Urtarrilean eta otsailean, Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkategaia hainbat lan-topaketatan izan da, Hiriko zortzi Barrutietako bilbotarren ordezkaritza zabal batekin batera. Urte hauetan egindakoaz hitz egiteko eta, batez ere, bilbotarren kezkak eta proposamenak entzuteko asmoz, Juan Mari Aburtok deitutako bilera hauetan, Bilboko auzo guztietako 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, auzo nahiz merkatari elkarteak, […]
Aburtok Bilboko auzoak bisitatu ditu berriz ere, lanen aurrerapena egiaztatzeko eta herritarren lehentasunak ezagutzeko
Azken hilabeteotan, larunbat goizetan, Juan Mari Aburtok, ohiko lantaldearekin eta Hiriko bizilagunekin batera, Bilboko auzoak bisitatu ditu agintaldi honetan abiarazi diren lanen eta proiektuen egoera egiaztatzeko. Aburtok lehenengo pertsonan ezagutu nahi izan du nola aurreratzen ari diren auzoak, 2014tik hona koaderno gorrian jaso dituen bilbotarren beharrei erantzunez. Paseo hauetan, EAJ-PNVren Bilboko Alkategaiaren esanetan, “auzokideek gure […]