BILBOKO EAJ-PNVk HAUTESKUNDE KANPAINA DIGITALA AURKEZTU DU

BILBOKO EAJ-PNVk HAUTESKUNDE KANPAINA DIGITALA AURKEZTU DU

Juan Mari Aburtok online hauteskunde-kanpaina aurkeztu du gaur goizean Sabin Etxean. “Bilboko udal hauteskunde-kanpaina hau azken urteotako digitalena, aktiboena eta modernoena izango da”, iragarri du. EAJ-PNVk herritarren eskura jarri nahi du hauteskunde-kanpainari buruzko informazio osoa, hautagaiak non dauden eta zer egiten duten, programan jaso dituen proposamenen edukia ezagutzera emateaz gain.

Bilboren kasuan, www.juanmariaburto.eus webgunean kontsultatu ahal izango da Hauteskunde Programa formatu digitalean, EAJ-PNVren Bilboko hautagai-zerrenda osatzen duten pertsonei buruzko informazioarekin eta Juan Mari Aburtoren agendarekin batera. “Presentzia zabala izan nahi dugu kalean eta herritarren artean, eta horretarako, goizean antolatutako ekitaldien zuzeneko emanaldiez gain, egun-egunero ikusentzunezko material berriak sartu eta kanal hauen erabiltzaileei zuzendutako mezuak argitaratuko ditugu”, adierazi dute prentsaurrekoan.

Alderdi jeltzalearen Bilboko kanpaina honetan, bideoek garrantzi handia izango dute. Alde batetik, gaurdanik, Juan Mari Aburtoren bideo pertsonala ikus daiteke. “Bertan, lehenengo pertsonan gogoratu nahi izan dut, emozio osoz, zer izan den eta zer den niretzat Bilboko Alkatea izatea eta jendearekiko harreman zuzena izatea”, aitortu du.

Bestetik, ondorengo egunetan, pertsona ospetsuek grabatutako atxikimenduzko 70 bideo zabalduko dira, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Andoni Ortuzar EBBko Presidente eta Itxaso Atutxa BBBko Presidentea tarteko direla, baita Unai Rementeria eta Ana Otadui bezalako kargu instituzionalak, Ibon Areso eta Josu Ortuondo alkate ohiak eta askotariko lagunak eta pertsona anonimoak nahiz ezagunak ere, Javier Clemente, kasu. Hautagai jeltzaleak argitu duenez, “pertsona horiek guztiek hitzak eta irudiak dituzten kuboak daukazte eskuetan eta kubo horiek Bilboko kaleetan agertuko dira kanpainan zehar.”

Gainera, berritasun bezala, Juan Mari Aburtok bere lan-plana, programako proposamenak eta gogo-aldarteak azalduko ditu egunero #bideobloga izenburuko bideo laburretan, Facebooken, Twitterren eta Instagramen dituen kontuen bitartez. Egun-egunero, Bilboko EAJ-PNVk eta alderdiaren uri erakundeek kanpainako edukiak esekiko dituzte Facebooken, Twitterren, Instagramen eta Alkatetzarako hautagaiaren Youtubeko kanalean.

Juan Mari Aburtok hauteskunde kanpaina digitala aurkeztu du.
Juan Mari Aburtok hauteskunde kanpaina digitala aurkeztu du.