BILBO PROIEKTU, INBERTSIO, ENPRESA ETA KALITATEKO ENPLEGUAREN ERAGILE ETA TRAKZIOGILE NAGUSIA BIHURTZEA DA JUAN MARI ABURTOREN LEHENTASUNA

BILBO PROIEKTU, INBERTSIO, ENPRESA ETA KALITATEKO ENPLEGUAREN ERAGILE ETA TRAKZIOGILE NAGUSIA BIHURTZEA DA JUAN MARI ABURTOREN LEHENTASUNA

Euzko Alderdi Jeltzaleak Bilbon eta Bizkaian berrautaketarako aurkeztu dituen Juan Mari Aburto eta Unai Rementeria hautagaiek gaur goizean eman dituzte ezagutzera hauteskunde-programetan hiribururako nahiz Lurralderako jaso dituzten enplegu eta ekonomiari buruzko proposamenak.

Aburto hautagaiak iragarri duenez, hurrengo agintaldirako lehentasunezko helburuetako bat “Bilbo finantzen eta ekonomiaren hiriburu bihurtzea izango da. Proiektu, inbertsio, enpresa eta kalitateko lanpostuen trakziogile eta eragile nagusitzat indartu nahi dut, Bizkaia eta Euskadi osoaren mesedetan.”

Orain arte bezala, Bilbo eta Bizkaiaren etorkizuna hiriburuan marrazten jarraituko da, eta horrek, hautagai jeltzaleak aitortu duenez, harrotasuna, ilusioa eta grina sentiarazten dio. “Orainaldiarekin lotzen da zirriborratzen jarraitu nahi dugun etorkizun hori. Eta etorkizunak ere gure Alderdiaren marka izatea nahi dugu, Euzko Alderdi Jeltzalearena”, aitortu du.

Enplegu eta ekonomiari buruzko proposamenen aurkezpena, Abandoibarran.
Enplegu eta ekonomiari buruzko proposamenen aurkezpena, Abandoibarran.
Enplegu eta ekonomiari buruzko proposamenen aurkezpena, Abandoibarran.

Horren harira, Juan Mari Aburtok argi utzi du azken urteotako arrakastaren gakoetako bat Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza handia izan dela, erakunde horiek une oro EAJk lideratu dituelarik. “Guk gehiago indartu nahi dugu lankidetza hori. Bilbao-Bizkaia, Bizkaia-Bilbao, inoiz baino indartsuagoak izan daitezen”, adierazi dute bi hautagaiek. Hiria proiektuen eragile eta trakziogile nagusia bihurtzearekin lotutako lehentasuna bete ahal izateko, EAJ-PNVk lau ardatz estrategiko zehaztu ditu Bilborako: ekintzailetzako ekimen guztiak babestea, Zorrotzaurren Nagusi Intelligence Center delakoa martxan jartzea, Invest in Bilbao Bizkaia aliantza indartzea eta aukera ekonomikoko esparru berrien definizio estrategikoa lantzea.