ABURTOK “ETORKIZUNEKO BILBO” ABIARAZI DU, GAZTEEI ZUZENDUTAKO PROIEKTU ETA EKINTZEKIN

ABURTOK “ETORKIZUNEKO BILBO” ABIARAZI DU, GAZTEEI ZUZENDUTAKO PROIEKTU ETA EKINTZEKIN

Etorkizuneko Bilboren proiekzioa eta Gazteak dira Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako berrautatzeko hautagaiaren ildo estrategikoak. 2019-2023 epealdirako, planak eta ekimenak tarteko dituen asmo handiko programa du, Bilbo proiekzioa eta aukerak dituen hiri bizia, aktiboa, modernoa eta gaztea izan dadin.

Aburtoren helburu nagusia, gaur iragarri duenez, “Bilboren Etorkizuna eraikitzen jarraitzea da, eta gazteekin, gazteentzat eta gazteen alde egin nahi dugu. Oinarri sendoak finkatzen jarraitu behar dugu, guru hiriak hazten eta garatzen jarrai dezan”.

Horretarako, hautagai jeltzaleak ekintza zehatzak dituzten hiru proiektu nagusi aurreratu ditu: sektore estrategikoen eta espezializazio adimendunaren garapena; Zorrotzaurre, Talentuaren eta Ezagutzaren Uharte berria, eta Bilbo Unibertsitate-Hiri bezala bultzatzea.

Etorkizuneko Bilboren eta gazteen inguruko proposamenen aurkezpena, Botikazarren.
Etorkizuneko Bilboren eta gazteen inguruko proposamenen aurkezpena, Botikazarren.
Etorkizuneko Bilboren eta gazteen inguruko proposamenen aurkezpena, Botikazarren.

Hiru ardatz estrategiko handi horietan oinarrituta, EAJ-PNVren taldea etorkizunari eta gazteei begira jarri da, gazteek Bilbon bizitzeko, ikasteko, ondo pasatzeko eta bikaintasunezko enpleguetan lan egiteko aukera izan dezaten. Aburto gazteei zuzendu zaie: “gazteen ilusioak, proiektu profesionalak eta bizitza-proiektuak zaindu nahi ditugu, eta gazteekin batera amestu nahi dugu Bilboren etorkizuna, Zorrotzaurreko Talentuaren eta Ezagutzaren Uhartean eskueran dugun etorkizun handi hori, Bilbo Unibertsitate Hiri bezala sendotuz, sektore ekonomiko berrietan sortuko diren aukerak baliatuz eta, batez ere, balioetan sakonduz”.