ABURTOK EAJ-PNVren HAUTESKUNDE-KANPAINAREN HASIERAKO EKITALDIAN PARTE HARTU DU BILBON

ABURTOK EAJ-PNVren HAUTESKUNDE-KANPAINAREN HASIERAKO EKITALDIAN PARTE HARTU DU BILBON

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako berrautatzeko hautagaiak Alderdiak Bilbon antolatutako Hauteskunde Kanpainaren hasierako ekitaldian parte hartu du, Sabinen Etxearen aurrean. Harekin batera agertu dira Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidentea, Unai Rementeria Ahaldun Nagusigaia eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentetzarako hautagai jeltzalea, baita Lurraldeko zenbait udalerritako zerrendaburuak ere, hainbat alderdikide eta alderdizalerekin batera.

EAJ-PNVren hauteskunde-kanpainaren hasierako ekitaldia.
EAJ-PNVren hauteskunde-kanpainaren hasierako ekitaldia.

Jendaurreko agerraldian, Aburtok nabarmendu du “Bilbon talderik onena dugula gure helburua lortzeko: zuek osatzen duzue talde hori. EGIko gazteok, EAJko militanteok eta fidatzekoak garela dakizuen milaka bilbotarrok”. Era berean, Aburtok Bilboren alde hartu duen konpromisoa gogoratu du: “urteko 365 egunean lan egiten dugu Bilborengatik eta Bilborentzat. Eta ez dizuegu huts egin behar.”

Hauteskunde-programari dagokionez, “Alkate honek eta EAJren Bilboko emakumeek eta gizonek ondo baino hobeto dakigu zer nahi dugun Bilborentzat. Programa handia dugu, eta estilo paregabea. EAJren estiloa”, adierazi du, bertaratutakoen txaloen artean.