ABURTOK BILBO MERKATARITZAREN HIRIBURU BIHURTUKO DUELA IRAGARRI DU, KALITATEZ ETA BEREZKO NORTASUNEZ HORNITUTA

ABURTOK BILBO MERKATARITZAREN HIRIBURU BIHURTUKO DUELA IRAGARRI DU, KALITATEZ ETA BEREZKO NORTASUNEZ HORNITUTA

Juan Mari Aburtok apustu sendoa egin du Bilbok merkataritza-hiri handia izaten jarrai dezan, Europa hegoaldeko nagusietakoa. “Bertako merkataritzari sostengu integrala ematen jarraituko dugu, lehiakortasunari eutsiz eta kontsumo-eredu berrietara egokitzea sustatuz; eta Bilbok merkataritza-hiriburu bezala duen erakargarritasuna indartu nahi dugu gure inguruko eraginpeko eremu osoan, “Bilbo laurogeita hamar minutura” deitzen dugun horretan”, adierazi du.

Horretarako, Juan Mari Aburtoren taldeak iragarri du “Bilbo, Merkataritza Hiria” proiektua abiaraziko duela, Bizkaiko nahiz inguruko merkataritza-hiriburu bezala indartuko duten neurriak garatuz. Helburua, Aburtoren esanetan, “Bilbo merkataritzaren erreferente, eragile eta hiriburu bezala indartzea da, kalitatez eta berezko nortasunez hornituta”.

Adierazpen hauek, Zazpi Kaleen erdigunean Unai Rementeriarekin batera egindako ekitaldian egin ditu Bilboko Alkatetzarako hautagaiak. Hiriko merkataritza-jarduerari buruzko erronka nagusiak errepasatzeaz gain, Aburto Alkateak aurreratu du, Bilboko EAJ-PNVren hauteskunde-programan jasotako neurrien artean, “bertako merkataritzaren plan integral” berriaren elaborazioa nabarmendu behar dela. Era berean, bertako merkataritzaren lehiakortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza sustatzeko ekintza espezifikoak bultzatzea proposatu du. Bilboko establezimendu berezien nortasuna nabarmentzeko ibilbideak sustatzea da aurreikusitako beste berritasunetako bat.

Merkataritzari buruzko proposamenen aurkezpena gaur goizean, Zazpi Kaleetan.
Merkataritzari buruzko proposamenen aurkezpena gaur goizean, Zazpi Kaleetan.