2019-2023 PROIEKTUA:

BILBO MUGITZEN DA

ILDO ESTRATEGIKOA

GIZARTE POLITIKAK

Gizarte-politika aurreratua izatea funtsezkoa da pertsona guztien oinarrizko eskubideak bermatzeko eta Bilbo kohesionatua eraikitzeko.

Honelakoa izan da jendaurreko aurkezpena

Juan Mari Aburtok Emakune eta Berdintasunaren saila sortuko du Bilbo erreferente bihurtzeko

Gure programaren helburuak

01

Adinekoak, autonomiaren sustapena eta mendekotasunaren sostengua

Zahartze aktiboa sustatu eta ahalbidetzen duen hiriaren eraikuntzan aurrera egitea, osasun aukerak optimizatuz, zahartu ahala pertsonen parte-hartzea eta segurtasuna bultzatuz eta hiriko errealitatearen dimentsio guztiak adinaren eta belaunaldiartekotasunaren ikuspegiaren arabera uztartuz. Adinekoei zerbitzuak ematea, etxean ahalik eta luzaroen gelditzeko aukera izan dezaten, eta hau ezinezkoa denean, kalitateko egoitza-baliabideetara bideratzea, mendekotasun mailaren arabera.

02

Bazterketa arriskuan dauden pertsonen arreta

Behar adinako baliabide pertsonalak, sozialak edo ekonomikoak eskaintzea, pertsona guztiek bizitza-proiektu independentea eta normalizatua garatzeko aukera izan dezaten, eta talderik ahulenei lehentasun nagusia ematea, oinarrizko beharrak estaltzeko moduko bizi-maila bermatzeko asmoz.

03

Genero-berdintasuna eta indarkeria matxistaren biktika diren emakumeen arreta

Bilbo genero-berdintasun eraginkorraren erreferentziazko hiri bihurtuko duten politika publikoak diseinatzea, eta bereziki gizartean nahiz eguneroko bizimoduan modu estrukturalean gertatzen den indarkeria matxista gainditzen laguntzea, eremu publikoan nahiz pribatuan.

04

Aniztasuna eta immigrazioa

Gizartearen ikuspegitik kohesionatuta dagoen Bilboren aldeko lana bultzatzea, gizartean dagoen aniztasun gero eta handiagoaren balioa aukeratzat kudeatuz eta bizikidetzaren aldeko hiritzat nabarmenduz.

05

Garapenerako lankidetza

Bilbok onartutako elkartasun globalaren aldeko konpromisoa finkatzea, pobretutako herrialdeetako garapen-prozesuak eraldatzen laguntzeko asmoz.

06

Etxebizitza

Auzoen habitagarritasuna hobetzea eta erreferentziazko ingurunean bizikidetza egokia izateko duintasunezko etxebizitzarik ez duten pertsonentzako bizitoki arloko ekintzak garatzea, etxebizitza publikoen parkea eta zizkidurazko bizitokiak gehituz.

07

Osasun publikoa eta kontsumo osasungarria eta arduratsua

Hiriko pertsona guztiei zuzendutako sentsibilizazioa, informazioa eta laguntza, ohitura eta bizi-baldintza osasungarriak eta osasun-sistema publikorako sarbidea izan ditzaten, oinarrizko eskubide bezala, eta kontsumo arduratsua sustatzea.

08

Hirugarren sektorea

Hirugarren Sektore Sozialarekiko lankidetzaren aldeko apustu sendoa, Euskadiko Hirugarren Sektoreari buruzko Legean ezarritakoaren harira, Bilboko gizartearen funtsezko aktiboa baita behar sozialei erantzuteko, politika sozialen diseinuan eta onura publikoko zerbitzuen prestazioan horren parte-hartzea erraztuz.

100 jarduketa baino gehiago
aurreikusi ditugu