2019-2023 PROIEKTUA:
BILBO MUGITZEN DA
ILDO ESTRATEGIKOA
GAZTERIA, BALIOEN GARAPENA, HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA
Edozein hirirentzat funtsezkoa da etorkizunera begiratzea; Bilborentzat ere bai. Eta etorkizuna, zer esanik ez, gazteek eraikitzen dute. Ilusioak, proiektu profesionalak eta garatzeko moduko bizitza-proiektuak dituzten gazteak. Gure hiriko dinamiketan giltzarrizko eginkizuna izan nahi duten gazteak. Hiri hobea eraikitzeko iritziak azaldu eta proposamenak egin nahi dituzten gazteak.
Honelakoa izan da jendaurreko aurkezpena
Aburtok “etorkizuneko Bilbo” abiarazi du, gazteei zuzendutako proiektu eta ekintzekin
Gure programaren helburuak
01
Gazteria
Bilbo “hiri gaztea” bihurtuko duten gazteria arloko politiken udal estrategia antolatzea, gazteei ahalik eta garapen-aukerarik handienak eskainiz eta parte-hartze aktiboa bermatuz.
02
Balioen garapena
Bilbo balioen hiri bihurtzea, herritarrek nahiz hiriko eragile eta enpresek gizarte-kohesioan eta garapen iraunkorrean aurrera egiten lagunduko duten balioak partekatu eta bete ditzaten.
03
Haurrak eta familia
Adingabeei, nerabeei eta hauen familiei arreta pertsonalizatua eta laguntza-zerbitzuak eskaintzea, arrisku-egoerak prebenitzeko detekzio goiztiarrean ahalegin berezia eginez.
04
Hezkuntza
Bilbon hezkuntzaren kalitatearen hobekuntza bultzatzea, herritarrekiko eta hezkuntza-komunitatearekiko elkarrizketari arreta berezia emanez.
05
Unibertsitate eta ezagutza hiria
Gaikuntza eta pertsonen, enpresen eta hiriko eragile garrantzitsuen arteko ezagutza sustatzea, eta Bilbo nazioartean talenturik onena erakartzeko gaitasuna duen kalitatezko prestakuntza-eskaintzaz hornitutako hiri bezala posizionatzea.