2019-2023 PROIEKTUA:
BILBO MUGITZEN DA
ILDO ESTRATEGIKOA
GARDETASUNA, PARTE-HARTZEA, ZORROZTASUNA ETA KUDEAKETA ONA

Bilbo kudeaketarik onenetako hiritzat jotzen dute nazioartean. Halaxe aitortzen dute nazioarteko hainbat sari eta aintzatespenek; adibidez, 2018an lortutako “Europako Hiririk Onena” delako aldarrikapenak.
Honelakoa izan da jendaurreko aurkezpena
Talde handi bat eta kudeaketaren arloko zorroztasuna dira Juan Mari Aburtoren gakoak etorkizuneko Bilbo Eraikitzeko
Gure programaren helburuak
01
Gardentasuna eta kontuak ematea
Gardentasunaren eta kontuak ematearen arloan lortutako estandarrei eustea, eskainitako informazioa ulergarriagoa izateko eta ebaluazioetan lortutako emaitzei buruzko informazioa argitara emateko aurrera eginez, nagusiki.
02
Herritarren parte-hartzea
Barrutietako Kontseiluak indartzea parte hartzeko eta erabakiak lantzeko funtsezko esparruak izan daitezen, herritarrek udal gaietan zuzenean parte hartzeko esparru, kanal eta prozesu berriak errazteaz gain.
03
e-Administrazioa, herritarren arreta, modernizazioa eta kalitatea
Bikaintasunezko kudeaketan aurrera egiten jarraitzea kalitatezko zerbitzu publikoak modu eraginkor eta efizientean eskaintzeko, teknologia berriek zerbitzuak emateko nahiz Udalaren eta herritarren arteko interakzioak errazteko eskaintzen dituzten aukerez baliatuta.
04
Pertsonen kudeaketa
Udaletxean lan egiten duten pertsonen kudeaketa aurreratua konfiguratzen jarraitzea, herritarren mesedeko zerbitzuan duten inplikazioa sustatuz eta beraien lana ahalik eta kalitaterik onenaz garatzeko behar dituzten baliabideak eskainiz.
05
Erakundeen arteko lankidetza eta harreman estrategikoak
Koordinazio eta lankidetzaren mesedeko beharrezko aliantza eta harreman estrategikoak indartzea Bilboren garapen iraunkorrean aurrera egin ahal izateko