2019-2023 PROIEKTUA:

AUZOETAKO JARDUKETAK

GURE HELBURUA BILBO HIRI KOHESIONATUA IZATEA DA, HIRIGINTZA NAHIZ GIZARTEAREN IKUSPEGITIK

Azken agintaldi honetan, auzo guzti-guztietan ibili gara sakonean ezagutzeko eta hobekuntza lanak egiteko, igogailuak instalatzeko eta berdegune gehiago, umeentzako jolasgune gehiago eta autobus-linea gehiago jartzeko… Jarduketa kate luzea, apurka-apurka eta lehentasunen arabera abian jartzen jardun duguna, betiere bilbotarren beharrei entzunez. Orain, inoiz baino sendoago bultzatu nahi dugu lan hau, izan ere, gure helburua, nazioartean ezagutzera eman gaituen hirigintza eta gizarte ERALDAKETA AUZO GUZTIETARA hedatzea da, herritar guztiek aurrera doan eta etorkizun handia duen hiri honetako protagonistak direla senti dezaten.

100 jarduketa baino gehiago aurreikusi ditugu modu kohesionatu eta orekatuan garatzeko, arreta berezia behar duten horietan ahalegin handiagoa eginez. Bilbo berdeago eta iraunkorragoaren alde lan egingo dugu, umeentzako jolasgune gehiago sortuz, barruti guztietan dauden irisgarritasun arazoak konponduz, eragozpenak ezabatuz eta igogailu gehiago proiektatuz, gure merkataritza bultzatzeko ekintza berriak sustatuz, kultura, aisialdi eta kirol gehiagorekin. Argiztapena hobetzen eta WiFi sarea, bizikleta zerbitzua, etxebizitzak zaharberritzeko programak nahiz TAO eremu berriak hedatzen jarraituko dugu, Udaltzaingo komunitarioa auzokideen zerbitzuan jarriz…

"Izan ere, Bilbokoak izatearen harrotasuna sentiarazi nahi diegu Auzo guztiei! Bizi-kalitatea eta etorkizuna bermatuz."

Auzo guztietarako neurriak

  1. “Irisgarritasun Planarekin” jarraitzea barruti guztietan.
  2. “Hiriko Bizikleta-Sarea” eta bizikletak maileguan uzteko “BilbaoBizi Zerbitzua” handitzea.
  3. WIFI sarea barruti guztietan zabaltzen jarraitzea.
  4. Hurbiltasunezko merkataritza bultzatzea.
  5. TAO eremu berriei buruzko azterlana eta herritarrekiko kontsulta, eta egokitzat joz gero, horiek handitzea.
  6. Auzoetako kultura, kirol eta aisialdi jarduerak nahiz jarduera osasungarriak bultzatzea.
  7. Auzoetan gertuko Udaltzaingo komunitarioa garatzea.
  8. Umeentzako jolasgune estalien kopurua handitzea.
  9. Galtzadetako mantentze-lanak gauzatzeko eta espaloiak beheratzeko Planarekin jarraitzea.
  10. Auzoetako argiztapenaren hobekuntzarekin jarraitzea.

01 Barrutia

DEUSTU

  • Done Petri Plazako eta inguruko Auzo-Bihotzaren proiektua garatzea.
  • Rafaela Ibarra kaleko eta Madariaga Etorbideko hobekuntza lanekin jarraitzea.
  • Agirre Lehendakariaren Etorbidea atseginagoa egingo duten hobekuntza lanak, auzokoen erabilera sustatzeko.
  • Arangoitiko Parkea amaitzea.
  • Pio X.a Plazako hobekuntza lanei buruzko azterlana.
  • Deustuko Kanalaren inguruko urbanizazioa eta garapena.
  • Zorrotzaurre Proiektuan aurrera egin eta ingurunea urbanizatzea (Beta II eraikinak, Papelera, Pabellón 6, Hiriko Teknologia Parkeko eraikin berriak,…).
  • Elorrieta eta Levante Plazako Auzo-Bihotzean aurrera egitea.
  • Erdikoetxe kaleko hobekuntza lanekin jarraitzea.
  • Larrakotorre kalea hobetzea.
  • Carmelo Bernaola tunelak hobetzea.
  • HAPO berriaren bitartez, oinezkoentzako zubi berrien definizioa ahalbidetuko dugu Zorrotzaurreko Uhartea inguruko auzoekin lotzeko, bereziki Deusturekin.
  • Ugaskotik Enekuriraino eraiki beharreko tunelaren ordezko aukerak aztertuko ditugu, dagozkien egikaritze-kostuak barne.

02 Barrutia

URIBARRI

  • Lezamako Trenbide Zaharra kalea hobetzea, Bilboko Eraztun Berderako sarbidetzat indartzeko.
  • Artxanda urbanistikoki hobetu, bultzatu eta dinamizatzeko lanekin jarraitzea, hiriaren aisialdi eta garapenerako aukera-eremutzat.
  • Funikularren inguruko urbanizazioa hobetzea Traukoko oinezkoen eremuraino.
  • Castañosen Haurreskola berria sortzeari buruzko azterlana.
  • Uribarriko Harritxoen Landaraino igotzen den igogailua kudeatzea.
  • Uzturre Plazako umeen jolasgunea estaltzea.
  • Hobekuntza urbanistikoak Campo Volantinen eta inguruan, Salberaino.
  • Elementu mekanikoa Udaletxetik San Agustin Estrataraino.
  • Jasokunde auzoko hobekuntza urbanistikoekin jarraitzea.
  • Auzo-Bihotza Loruriraino zabaltzeko aukerari buruzko azterlana.
  • Uribarriko goiko aldeko Irisgarritasun Planaren hobekuntzarekin jarraitzea.
  • Euskotrenen ibilbidean zehar Uribarri eta Deustu lotuko dituen Bide Berdearen proiektuan aurrera egitea.
  • Parkearen eta berdegunearen kontzeptua indartu eta Etxebarria Parkeko jarduerak bultzatzea.
  • Panerako Haurreskolako ekipamenduaren erabilera-aukerei buruzko azterlana.
  • Sarrikueko egonlekuaren hobekuntza urbanistikoa.
  • Txurdinaga eta Arabellaren arteko igogailua ahalbidetzea (Jesus Galindez eta Zabalbideren artean).
  • Adinekoentzako kirol aparatuak jartzea Zubisikubideko eremuan.

03 Barrutia

OTXARKOAGA-TXURDINAGA

  • Txurdinagako Ekobulebarreko hobekuntza lanekin jarraitzea.
  • Otxarkoaga auzoan igogailua jartzeari buruzko azterlana.
  • Ramón y Cajal Ikastetxea eraberritzea gizarte eta hezkuntza arloko erabilerak emateko.
  • Lope de Vega Ikastetxeko ekipamenduaren berrerabilpena.
  • Europa Parkearen dinamizazioa.
  • Julian Gaiarre Metroaren Boluetako Geltokiarekin lotzen duten eskaileren hobekuntzari buruzko azterlana.
  • Txurdinaga eta Arabellaren arteko igogailua ahalbidetzea (Jesus Galindez eta Zabalbideren artean).
  • Adinekoentzako kirol aparatuak jartzea Zubisikubideko eremuan.

04 Barrutia

BEGOÑA

  • Karmelo plazarekin lotutako kale eta esparruen hobekuntza urbanistikoarekin jarraitzea.
  • Antonio Eguiluz Sendagilea, Santa Luzia, Santa Zezilia eta Juan de la Cosa kaleetan hobekuntza lanak bultzatzea.
  • Hobekuntza lanak Basarrate Landan.
  • Hobekuntza lanak bultzatzea Metroaren Boluetako geltokirako sarbideen ingurunean.
  • Julian Gaiarre eta Bilbo-Galdakao errepidea lotzen dituen oinezko esparruaren hobekuntzari buruzko azterlana.
  • Fika kalean eta inguruan egin beharreko hobekuntza lanei buruzko azterlana egin eta gauzatzea.
  • Boluetan erriberako parke berri bat sortzea.
  • Begoñako Hilerriko lursaila aisialdirako gunetzat egokitzeari buruzko azterlana.

05 Barrutia

IBAIONDO

  • Zamakola eta Urazurrutia eremuko hobekuntza urbanistikoa eta zerbitzuen hobekuntza.
  • Mallona Bidarrien ingurunean irisgarritasun mekanikoa instalatzeari buruzko azterlana.
  • Euskal Museoa kultura eta aisialdiko jardueretarako dinamizatzea.
  • Itxaropen kaleko frontoi berria eta auzorako ekipamendu-esparru berria.
  • Atxuriko Kiroldegia handitzeari buruzko azterlana.
  • Atxuri inguruko trafikoaren hobekuntzari buruzko azterlana.
  • Zazpi Kaleetako zoladura mantentzeko lanak.
  • Alde Zaharreko merkataritza-jardueraren aukerei buruzko azterlana.
  • Ibaizabal Landako Auzo-Bihotza eta Ibaieder Parkea bultzatzea.
  • Irustabideko argiteriaren hobekuntza.
  • Pontonbideko hobekuntza urbanistikoei buruzko azterlana.
  • Tranbiaren ibilbidea garatzea.
  • Abusu auzoari udal zerbitzuak emateko esparru berri bat prestatzea.
  • “Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalarako partekatutako Auzokizuna 2020 Jarduera Planean” aurreikusitako jarduketak garatzea.
  • Floresta parkearen hobekuntza.

06 Barrutia

ABANDO

  • Pio Baroja Plazako urbanizazioaren hobekuntza.
  • Moyua – Colon de Larreategi – Rodriguez Arias inguruneko trafikoaren antolaketari buruzko eta hobekuntza lanei buruzko azterlana.
  • Nazioarteko Ekintzailetza Zentroaren zerbitzu batzuk Zabalgune Eraikinean finkatzea.
  • AHTa Abandoko geltokira iristeak liberatuko dituen esparruen aukera urbanistikoei buruzko azterlana.
  • Casilda Iturrizar Parkeko Pergolako ibilbidea estaltzea eta aisialdiko eta parte-hartze bidezko jarduerak bultzatzea.
  • Abandoibarrako Parkean makina bio-osasungarriak jartzea.
  • Barrainkuan Barrutiko Udaltegia abian jartzea.
  • Zabalguneko Plazaren ingurunea hobetzeko lanei buruzko azterlana.
  • Bertendona kaleko espaloiak Institutuaren ondoko tartean handitzea.
  • Maria Diaz Haroko eta Rodriguez Arias kaleen hobekuntza urbanistikoa.
  • Indautxu Plaza jardueretarako eta aisialdirako gunetzat bultzatzea.
  • Etxetxua Plazatik Zabalburu Plazarainoko tranbia-eraztunak aurrera egitea bultzatzea.

07 Barrutia

ERREKALDE

  • San Mames estadioaren aurreko esparrua ekitaldi sozio-kulturaletarako aprobetxatzea.
  • Peñaskal auzoko berrikuntza urbanistikorako proiektuaren aurrerapena.
  • San Mames eta Olabeaga lotzen dituzten ibilbideen hobekuntza.
  • Altamira auzoko Irisgarritasun Plan Integrala.
  • Gai Sukoien Eraikineko ekipamendua garatu eta abian jartzea.
  • Iralan Osasun Zentro berri bat ahalbidetzea.
  • Uretamendi eta Betolatza auzoetako hobekuntza lanekin jarraitzea.

08 Barrutia

BASURTU-ZORROTZA

  • Barinaga eremuaren hobekuntza urbanistikoa.
  • FEVEren trenbidea auzoan lurperatzearen aldeko ekintza-konpromiso aktiboa.
  • Zorrotzako Muturreko “Basean” dagoen futbol-zelaiaren aldi bateko aprobetxamenduei buruzko azterlana.
  • Zorrotza eta Barakaldo lotuko dituen bidegorriari buruzko azterlana.
  • Azoka Parkea hobetzeko lanak.
  • Zorrotzako Barrutiko Udaltegi berriari buruzko azterlana.
  • Montevideo Etorbideko hobekuntza lanen amaiera Basurtun.
  • Montevideo Etorbidea Basurtu-Kastrexana Errepidearekin lotzeko igogailuaren eraikuntza.
  • Basurtu eta Kastrexana lotzen dituen errepideko espaloia egokitzeko azterlana.
  • Sorginen Zubiaren egoera eta aukerei buruzko azterlana.
  • Sorginen Zubiko autobus-geralekuko argiteriaren hobekuntza.
  • Kastrexanako frontoiaren hobekuntza.